Herrigune Herrigune



. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Zilborhestea-Haurrak Laguntzeko Sarea

Hezi-Ekintza Komunitarioen egitasmoa, edo Leioa Ikaste Komunitate Hezitzailea, “haurtasun” parametrotik abiatuta eraikitzen da nagusiki. Zentzu honetan garrantzitsua da, Hezi-Ekintza Komunitarioen egitasmoaren barruan, Leioako haurrak ezagutu eta gogoan izatea.

Zilborhestea haurrekin konpromezua hartzen duten pertsonen Sarea da; pertsona hauek haurtasuna euren eguneroko bizitzan sartu nahi dute eta euren babesa eman nahi diete haurrak bizitza komunitarioan sar daitezen helburuarekin burututako ekintzei.

2006an sortu zenetik hainbat pertsona talde elkartu dira Sarean: merkatariak, gurasoak, zinegotziak edota Udalaren lansail ezberdinak. Hezi-Ekintza Komunitarioen programa garatzeko lan espazio garrantzitsua izango da, bertan jasoko baita Leioak egindako lana, baita talde bakoitzak eginiko ekarpenak Komunitate Hezitzailerako bidea elkarrekin eraikitzeko.

Hauek dira Zilborhestea Sarearen Loturatako batzuk, parte hartu nahi baduzu hauetako edozeinek lagundu zaitzake: HERRIGUNE LIBURUA zilbor-loturak.

Datozen urteetarako lan proposamena eta honek izan dezakeen zernora laburbiltzen dugu jarraian.

MERKATARIAK

Merkatarien partehartzea funtsezkotzat jotzen dugu komunitate hezitzaile egitasmoa garatzeko orduan, kale mailako espazio gehienak okupatzen dituzten neurrian, merkatal-ehuna duten herrietan batasun komunitario elementu nagusia baitira gaur egun: auzokoekin hurbiltasun harremanak irekitzen dituzte, espazio publikoak egituratzen dituzte eta hala “mamu espazioak” bihur ez daitezen bermatzen dute. Gaur egungo gizarteetan, gainera, lanorduen barruan gure herri eta hirietako kaleetan egoten diren pertsona nagusi bakarrak dira ia.

Arrazoi guzti hauengatik eta, Leioaren kasuan, azken 9 urteetan -Merkatarien Elkartearen bultzadari esker- heziketa egitasmoetan izan duten inplikazioagatik, komunitate hezitzailearen egitasmoaren zutabe bilakatu dira eskubide osoz. Urte hauetan zehar haurrekiko konpromezuen zerrenda bat osatzen aritu dira eta piskanaka konpromezuok esperientzia bilakatzen ari dira: lantokien espazio aldaketak, haurrak eta familiak laguntzeko zerbitzuen eskaintza, haurren partehartze-esperientziak, “Eskolara Oinez” egitasmoarekiko konpromezua…

Herriguneren proposamena kolektibo honekin lanean jarraitzea da: lantaldeei laguntzea, euren komunitatearekiko konpromezua eta presentzia areagotzea, eta Leioako haurrekiko harreman, eraldaketa eta partehartze erramintak eskaintzea. Oroz gain, euren proposamenei erantzutea, baliagarri egin ahal izateko, eta guztiontzako onuragarri izango den lana aberastea tokiko garapenaren ikuspuntutik, ikuspuntu gizatiar zein ekonomitik begiratuta.

Hemen ikus ditzakezu Haurrak Laguntzeko Sarean parte hartzen duten merkatarien konpromezuak zeintzuk diren zehazki: HERRIGUNE LIBURUA merkatariak.

ZINEGOTZIAK: ELKAR HAZI

Elkar Hazi abian jartzea arduradun politiko guztien aditze-konpromezuaren gauzatzea da. Euren konpromezua 2008/2009 eta 2009/2010 ikasturteetan hainbat Udal batzordek (Hezkuntza eta Hizkuntz-Politika, Hirigintza, Formakuntza eta Enplegua…) Leioako ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako 3., 4., eta 5. mailatako haurrekin ireki duten elkarrizketan gauzatu da.

Asmoa datozen urteotan esperientzia honetan sakontzea eta aurrera egitea da. Haurren eta udal arduradun politikoen arteko harremana ohitura bilakatuz, pertsona nagusi eta haurren arteko partehartze eta harreman estrategiak garatu eta hobetzen ikasiz; azken finean, udalerriaren bizitza politikoan presentzia izango duen elkarrizketa trabagabe eta etengabea eraikitzen ahaleginduz. Horretarako 3. eta 4. mailatako ikasleek batzordeetan hartuko diren erabakien berri izango dute -haurrei zuzenean zein zeharka eragiten dieten gaietan bereziki-, eta horiei buruzko proposamenak, ikuspuntuak eta informazioa eman ahal izango dute, erabakiak hartzeko orduan aintzat hartu ahal izan daitezen. Galdetu eta erantzun, laguntza eskatu eta eman, aditu…

Elkar Hazi egitasmoak haurrak Udalaren kudeaketaren errealitate konplexura hurbiltzen ditu, haur bakoitzaren pentsakera kritiko eta pertsonala errespetatu eta eragiten du, arazo amankomunei buruzko eztabaida sustatzen du eta, bide batez, kudeatzaile politikoei haurrengandik hainbat gauza ikasteko parada ematen die, hala nola, herriaren eta bere biztanleen parte baten errealitatea pentsatu, aztertu eta bizitzeko modu berriak.

ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK ETA ESPAZIO PUBLIKOAK

Kultur Leioa eta Sakoneta Polikiroldegia Zilborhesteara elkartu dira euren zerbitzu, instalazio eta harremanak “haurtasuna” parametrotzat hartuta hobetzeko asmotan, azterketa eta proposamenak egiteko helburuarekin. Orain arte bi lan mahai hauek haurrak eta autonomiaren gaiari buruzko gogoetan murgilduta daude. Lan hau jarraitzeak sakontzea eta ondorio eta proposamenak ateratzea eskatzen du, eta bestelako Udal sailen atxikimendua eskatuko luke.

GURASOAK

Herriguneren proposamena eta asmoa datozen urteotarako gurasoekin biltzea da, haiekin gogoeta egiteko haurren eta gurasoen zereginari buruz Leioan. Familiak inplikatzea eta beren zeregina eta garrantzia heziketan eta komunitatean gauzatzea. Lan horren arabera diseinatuko genituzke euren behar, desio eta aukeren araberako jarduera beharrezkoak.

Haurrak Laguntzeko Sarearen lana leioaztarrei ezagutarazteko erabiltzen dira Hausnartekak eta Kale Ekintza.

HAUSNARTEKAK

Haurrak Laguntzeko Sarearen kezkei buruz eta jasotzen dituen ikuspuntu berriei buruzko mezu argiak hedatzeko asmoarekin sortu ziren Hausnartekak: Merkatal guneetan eta Udal espazioetan jaso daitezkeen txartel batzuk dira, eta leioaztarrei Zilborhestea dagoela jakinarazteko aitzakia dira bide batez. Merkatarien lantaldetik sortutako ekimen hau abian dago jada Leioan.

Merkatarien gogoetak zera proposatzen du Hausnarteken bitartez: hiritarren partehartzea sustatzea, konpromezua eta elkarrekin gogoeta egitea bideratuz.

Hemen ikus ditzakezu orain artean egindako Hausnartekak: Hausnarteka 2 eta Hausnarteka 3

KALE EKINTZA

Informatu eta atxikimendu eta behar berriak jasotzeaz gain, Kale Ekintza urtean zehar egindako lana gauzatzen duen ekintza sinbolikoa da. Zilborhestearen asmoa eta helburuak bizipen bilakatzea garrantzizkoa da, horregatik guztiok gure dugun “haurtasuna” berreskuratuko duten jarduera eta jolasak pentsatzen ditugu bertaratzeko.

Herrigunek datozen ikasturteetarako proposatzen duen lan lerro garrantzitsu bat ibilbide seguruak eraikitzea denez, Sareak -familiek haurren autonomiaren gainean dauzkaten beldurren aurrean segurtasuna eskaintzeko sortua den neurrian- ekintza hau lagundu dezake kalean haurren presentzia aldarrikatzeko. Horretarako, gure proposamenak kalea berreskuratzeko ideia bere egiten du, haurrek eta haurrentzat “kalea okupatzea”, Francesco Tonucciren lema zaharra erabiliz: “barka eragozpenak, zuontzako ari gara jolasten”.

Jolas, festa edota jarduerekin haurrek hazteko, bizitzeko eta jolasteko beharrezko duten espazio publikoa ospakizunen bitartez gureganatuz; pertsona nagusion mugikortasunari men eginez eraikitako hiriei espazio horietako batzuk lapurtuz oinezkoei bueltatzeko, haurren behar eta ohituren mesedetan edota egunerokoan beren mugikortasuna murriztua duten pertsona guztien mesedetan.

Partekatu - Compartir

  • Facebook
  • Twitter
  • del.icio.us
  • LinkedIn
  • Google Bookmarks
  • Technorati
  • Add to favorites
  • Print
  • email

Pertenece Zilborhestea



Iruzkinak RSS


Utzi iruzkina

Current ye@r *

  RSS ProyectoRSS Proiektua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Proiektuen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org