Herrigune Herrigune



. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

METODOLOGIA

DESKRIBAPEN LABURRA: Umeen Kontseilua 10 eta 13 urte bitarteko pertsonen lantaldea da, Alkateari aholku ematen diona. Alkateak, bere aldetik, bere gobernu-taldearekin batera, lantalde honen proposamen eta egitasmoak aintzat hartzeko konpromezua hartzen du.
LORTU NAHI DIREN HELBURUAK: Alkateak udalerriko gazteenen begirada eta iritziak kontuan hartu ahal izan ditzan, haiengandik ikasiz eta euren begiradaz aberastuz. Haurrak adituak izan daitezen eta Udalaren funtzionamendua ikas dezaten. Herriko haurrekin eta haurrentzako Leioa bat egitea, euren begirada, beharrak, jakin-nahi eta kezken ekarpena eginez.
PARTAIDEAK: Leioako ikastetxe guztietako (publikoak+pribatuak) 20 ikaslek osatutako taldea; Eneko Arruebarrena (Leioako alkatea); Solasguneko hezitzaileak.

(2009/10)
ERABILITAKO MATERIALAK: Gutun informatiboak, partehartzaileentzako materiale-karpetak, argazki eta bideo kamarak, autobusa, Bilkura Aretoaren erreserba, urteko lana jasotzen duten CDak, emailak, dosierra.
ERABILITAKO METODOLOGIAREN DESKRIBAPENA: Umeen Kontseilua 10 eta 13 urte bitarte duten pertsonen taldea da. Talde honek alkateari aholkuak ematen dizkio. Pertsona hauek, ordezkaritzaren zamarik gabe, beren iritzi eta nahiak alkatearekin partekatzen dituzte, honek bere udal arduraren baitan haurren begirada baliatuz ikuspuntua aberastu eta ikas dezan. 20 pertsonako lantalde hau osatzeko (2 pertsona ikastetxeko) parte hartu nahi izan duten guztien artean zozketa egin da. Lehen bilera bat egin zen guraso, haur eta Alkatea bilduz, Kontseiluaren funtzionamendua azaltzeko eta antolatzeko.
Kontseilua hilabetean behin biltzen da eskola-ordutegi barruan Udaletxean bertan, edo bestelako lekuetaan beharren arabera: Gaztegune, Kultur Leioa… Kontratatutako autobusak ikastetxeetatik ibilbidea egiten du haurrak jasotzeko eta Udaletxera eramaten ditu.
Bilerak Osoko Aretoan edo beste Udal gela baten ospatzen dira. Haurrez gain, Alkateak eta Solasguneko ordezkariek hartzen dute parte. Bilerak ordu t’erdi inguru irauten du. Lehen bilera baten, Alkateak proposamenak egiten ditu, eta horiei buruz mintzatzen dira. Hurrengo bileratan, Kontseiluak erantzun posibleak pentsatu/ hausnartu/ garatuko ditu …hurrengo bilera batean Alkatearekin euren iritziak partekatzeko.
Aurten ospatutako lehen bileran Alkateak egin duen lehendabiziko proposamena honakoa izan da: “Nola irudikatzen duzu etorkizuneko Leioa. Zein instalazio edo azpiegitura kokatuko zenituzke Leioan etorkizun ez oso urrunera begira.”
Hurrengo bileran, umeak eurei bururatu zaizkien ideiak (eta klasean jasotakoak ere) ekarri dituzte eta, guztiak aztertuko badituzte ere, lehentasunak erabaki dituzte.
Udan zehar lantzeko informazioa eskatu dute (kirol instalazioak, beste udalerrietako gazteguneak…) eta datorren ikasturterako beharrak ere zehaztu dituzte (beste udaletako arduradunekin, biologo eta arkitektuekin… bilerak, esaterako).
Kontseiluan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako umeek parte hartzen dute (6.ekoek DBHn sartzerakoan euren lekua 5. mailan hasten direnei utziko diete).
Solasguneko hezitzaileek prozesu guztiaren jarraipena egiten dute, haurrei lagunduz eta alkatearekiko komunikazioa bideratuz.

(2010/11)
ERABILITAKO MATERIALAK:
Informazio gutunak, Kontseiluko partaideentzako materialak biltzen dituen karpeta bana, argazki eta video kamara, autobusa, taxiak, Osoko Aretoaren erreserba, Kultur Leioako prentsa aretoaren erreserba, Aterpe Gaztegune-Leioaren erreserba, bileren gai-zerrendak eta aktak, informazio materialak, ordenagailuak eta internet, posta elektronikoa, luntxa, eta ezagutza zehatzak zekartzaten pertsonak.
ERABILITAKO METODOLOGIAREN DESKRIBAPENA:
Alkateak, galdegiteko beste edozein organo osatzen den bezala, haurren esperientzia eta aberastasuna ekarriko dizkion Umeen Kontseilua eratu du. Hala, Umeen Kontseilua 10 eta 13 urte bitarteko pertsonen lantaldea da, Alkateari aholku ematen diona. Pertsona hauek ez daukate inoren ordezkari izatearen zamarik bere gain, eta euren iritzi eta nahiak Alkatearekin partekatzen dituzte, beronen begirada aberasteko bere udal ardurarako. Lantalde hau osatzeko zozketa bat egin zen parte hartu nahi izan zuten guztien artean. Lehen bilera batean Gurasoak, Haurrak, Solasguneko Hezitzaileak eta Alkatea batu ginen Kontseiluaren zeregina eta funtzionamendua antolatu eta azaltzeko. Kontseilua hilean behin biltzen da eskola ordutegi barruan. Partaideak euren ikastetxeetan taxiz zein autobusez jasotzen ditugu topagunera eraman ahal izateko. Gune hau sesio bakoitzean egin beharko duten lanaren arabera aldatzen da.
Alkateak Kontseiluari haurrek herria gehiago bizitzeko konponbideak eskatu zizkion: haur bezala udalerrian faltan hartzen zituzten gauzei erreparatzeko, eta horren arabera proposamen bat osatzeko. Kontseiluak bere partaide guztien proposamenen zerrenda bat egin, eta horietarik “Ukitzeko akuariuma” hautatu zuten horren gainean Alkateari aurkezteko egitasmoa egiteko.
Lanean hasteko, lehendabizi behar zuten informazioa bilatu zuten, batzuetan bileratara bere jakintza ezagutaraztera etortzen ziren pertsonen bitartez, bestetan internet bitartez, edo sesio batetik bestera eskatzen zituzten materialen bitartez.
Bildutako informazioarekin, egitasmoari buruzko lana taldeka banatu zuten, talde bakoitzak atal bat landuz: Aurkezpena, Diseinua, Antolakuntza eta Aurrekontua. Elkarrekiko saioetan denbora bat gorde zen talde bakoitza lantzen ari zena guztiokin partekatu eta behin-betiko erabakiak denon artean hartzeko.
Egitasmoa amaitu zutenean Alkatearekin bilera itxia ospatu zuten Udaletxeko Osoko Aretoan egitasmoa aurkezteko, hala iritziak partekatu eta egitasmoaren zenbait xehetasun ñabartu ahal izateko. Aurretik, egun horretan bertan, ekitaldira etorri ziren komunikabideen aurreko aurkezpen bat egin zuten. Alkateak egitasmoa bere Gobernu Lantaldeari aurkezteko konpromezua hartu zuen, baita hari buruz hartutako erabakiak kontatzeko ere.
Azken bilera bat ospatu genuen urtean zehar egindako lanaren eta erabilitako metodologiaren balorazioa egiteko, baita datorren urtean Kontseiluan jarraituko ez duten partaideak agurtzeko ere, eta beste guztiek jarraituko dutela bermatzeko. Maiatzaren 30ean zozketa berri bat ospatu zen ikastetxeetan Umeen Kontseiluan sartuko diren kide berriak hautatzeko.
Ekainean azken bilera bat egin zen, oraingoan datorren urtean Kontseiluan egongo diren haurrekin eta euren gurasoekin (jarraitzen dutenak + berriak). Bilera hau Udaletxeko Osoko Aretoan ospatu zen eta bertan izango zen Eneko Arruebarrena Leioako alkatea baita Solasguneko hezitzaileak ere.
FAKTORE KRITIKOAK: Mugikortasunari dagokionean autonomia arazoak: ikastetxeekiko distantziak, ordutegiak moldatu beharrak eta ardurak garraiobide garestiak erabiltzera behartzen gaituzte.
ARRAKASTA FAKTOREAK: Jarduera hau oso positiboki baloratu zuten inplikatu guztiek (Kontseiluko haurrak, ikastetxeak, Alkatera, gurasoak…): egindako lanaren gaineko atsegina, Leioako beste ikastetxeetako ikasleekin harremana izateko aukera, Alkatearekin batera udal-gaietan jardun ahal izatea, adituak direla sentitzea, taldeka lan egitea, egitasmoak egiten eta aurkezten ikastea, informazioa modu ezberdinetan ikertzeko aukera bizitzea…
EGUNGO EGOERA: (2012ko urtarrilaren 23an) Urtarrilaren 20an ikasturte honetako lehen bilkura orokorra ospatu zen Leioako Udaletxean, bertan Leioako Alkatea eta Solasguneko hezitzaileez gain, aurreko urteko + aurtengo Umeen Kontseiluaren partaideek parte hartu zuten. Helburua: iaz garatutako lana itxi eta aurtengoari ekitea. Otsailaren 6an bigarren bilera ospatu zuten eta aurtengo egitasmoa martxan dago jada.

ERANSKINAK:

-“SWIMMING WITH FISH-ARRAIN ARTEAN MURGILDUZ” DOSSIER OSOA + PLANOA


-2010/2011 IKASTURTEKO BILEREN UK 2010/2011 AKTA GUZTIAK
-PROZESUAN ZEHAR GURASOEI BIDALITAKO GUTUNAK: Zozketa, 1. Informazioak, Baimena.
-LANAREN ALDE TEKNIKOAREN LABURPENA (gaztelaniaz bakarrik): Documento Técnico
-ARGAZKIAK.
-CIUDADES AMIGAS DE LA INFANCIA (Unicef) WEBGUNETIK ATERATAKO TXOSTENA (gaztelaniaz bakarrik): CONSEJOS

Partekatu - Compartir

  • Facebook
  • Twitter
  • del.icio.us
  • LinkedIn
  • Google Bookmarks
  • Technorati
  • Add to favorites
  • Print
  • email

Pertenece Partaidetza, Umeen Kontseilua



Iruzkinak RSS


Utzi iruzkina

Current ye@r *

  RSS ProyectoRSS Proiektua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Proiektuen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org