Herrigune Herrigune



. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

PROIEKTUAK


Web honetan 2000. urtetik hona Herrigune Leioa izeneko Hezi-Ekintza Komunitarioei buruzko programaren baitako esperientziak eta lana bildu nahi ditugu. Tokiko heziketa programa honek haurrei dagozkien espazioak, harremanak eta eskubideak berreskuratu nahi ditu, egitasmotik erabat urrunduz haurrei buruzko hainbat estereotipo, hala nola, haurrak “tontoak” direla, “ez direla enteratzen”, edo pertsona gisara inperfektuak edo amaitugabeak direla dioten ideiak.

Leioa Ikaste eta Hezitzaile Komunitatea: Heziketa, formakuntza eta ikastea ez dagokie haurrei soilik, hiritar guztiei baizik, beren bizitzako aro guztietan. Honek baliabide eta egitasmoak komunitateen errealitateari hobeki egokitzea eskatzen du. Komunitate baliabideak aprobetxatzeak espazio horretan elkarrekin bizi diren pertsona guztiak harremanetan jartzea dakar -elkarrekin lan egin eta jolastea-, eta guztionak eta guztiontzat diren baliabide eta egitasmo hezitzaileak denon artean kudeatu eta diseinatzen aktiboki parte hartzea dakar ere.

PROIEKTUAK atal honetan Herrigune programaren oinarriak -bere atal ezberdinetan- hezitzailearen ikuspuntutik argitzeko giltzak emango ditugu.


  RSS ProyectoRSS Proiektua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Proiektuen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org