Zer da Herrigune


Leioa ikasketa komunitate hezitzailea

Hezkuntza, formazioa eta ikasketa ez dagozkie haurrei soilik, hiritar guztiei baizik, eta gure bizitza-aro guztietan. Gure topaketa, harreman eta hazkuntzarako dugun ingurune komuna da Komunitatea. Eta komunitateak ere, bere hazkuntza prozesua bizitzen du, beste komunitate batzuekin erlazioan eta hiritarren bultzadaz. Herrigune Leioa ingurune hezkuntza plana da: ahalik eta hiritar-gizarte eragile kopuru handiena elkartu eta pertsona guztien ikasketa beharrari, ongizate komunari eta hzkuntza jarduerari aurre egiteko modu berriei buruz gogoetan eta ekintzatan dabilena. Laburtuta, gure Komunitatea -Leioa-, behar eta gaitasun partikularrak eta komunak abiapuntutzat hartuta, ikasteko ingurune gisan indartu nahi duen proiektua.

Espazio honetan Leioako Udalak, Solasgunerekin batera, 2000. urtetik hona garatutako lanaren eta esperientzien zati bat jasotzen ahalegintzen gara. Edozein ikaskuntza prozesu moduan, hamar, hamaika, hamabi... urtetako Herrigune prozesua definitzea ez da batere erraza, baina horrela azaldu dugu gutako batzuk:

Zilborhetean parte hartzen duten merkatariek  2009an



Jon, hezkuntza batzordearen arduradun politikoa Innobasquek antolatutako GizarteBerrikuntza Jardunaldietan, 2013an.



Txorierriko Gori, 2012ko Irakalean parte hartzen



Edo, Piter eta MAriCarmen, 2013ko Topaketaren aurkezpenean



Guzti horietaz, eta Herrigune barruan Leioan antolatzen diren jarduera puntualei buruzko informazio zehatza web honetan aurkituko duzue. Baina, batez ere, web honetan zuok parte hartu dezakezue, komunitatea, herria, Leioa den hezi-espazio berri hori nola eraiki denon artean pentsatu dezagun.
Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org