Sarrera

Leioa 2001etik dago lanean partaidetza, autonomia eta iraunkortasunaren inguruko lotura komunitarioak indartzeko helburua duten hezekintzetan. Ikaskuntza eta hezkuntza, gure identitate eta garapenaren ardatzak izanez eta


IkasKomunitate kontzeptuan oinarrituta.


Udal honek gizarte berrikuntza eta hezkuntza politikarekin duen konpromisoa sendotu du ondorengo urteetan garatuko den Herrigune Leioa proiektuaren aldeko apustua eginda. Gure ingurugiroaren eraikuntzan eta gure udalerriaren eguneroko bizitzaren hobekuntzan partaide aktiboa izateko aukera emango diguten gizarte-prozesu berriztatzaileak sustatzen ahaleginduko gara; garenon eta ditugun errekurtsoen gaitasunak eta beharrak espazio komunean ipini eta, elkarrekin, hauei erantzun emon eta hazten jarraitzeko; hazkuntza pertsonalak eta kolektiboak modu iraunkor eta osasuntsuan gerta daitezen, eta ongizate pertsonal eta komunean eragin dezaten.

Horretarako, gure erlazioak, gure errekurtsoak... herriak berak eskeintzen dizkigun baldintza eta inguruen hausnarketa eta berriztatzeari ekingo diogu. Gure komunitatean funtzio teknikoak eta politikoak burutzen dituzten pertsonak eta Leioaztarrak oro har, hazte-prozesu komunitario honetan euren lekua aurkitzeko, aukera, asistentzia, laguntza eta baldintzak izan behar ditugu. Bereziki agian, edo horrela erabaki dugu guk euren kalteberatasun egoera eta eskeini ahal diguten aberastasunagatik, haur eta gazteak, gai den pertsona eta eskubide osoko herritarrak direnez gero. Haurrek gure gizartean parte hartzea guztiontzako aurrerapena da. Bestearen begirada kontuan hartzeak gure ingurunea aberastea dakar. Gainera, pertsona nagusi, aktibo eta arduratsuaren etorkizunean ari gara inbertitzen.


Web horrialde honek partaidetzari buruz hitz egin nahi du, alde batetik, eta partaidetzarako tresna bat izan, bestetik. Egiten ari den lana erakutsiko dizuegu azken urteotan aurrera eraman diren ekintzen bidez –Azoka, Martxa, Kanpaketa e.a.. Web-horrialde honetan partaidetza-guneak ere sortu ditugu parte har dezazuen.


Hemen aurkituko duzuna desaprobetxatu barik, parte hartu! Modu eta tresnarik baduzu, erabil itzazu.

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org