Herrigune Herrigune


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Ezagutza Eraikitzeko Espazioa

Galderatik ezagutzara: Zer da tratu ona?

Zientzia fikziozko istorioetan hiru 4×4 ibilgailu agertu ohi dira abiada bizian, eta horien barruan beltzez jantzitako gizon batzuk, aurikularrak belarrietan eta itxura apur bat beldurgarria dutela. Gizon akatsgabe hauek kopla handirik gabe ateratzen dituzte beren bizilekuetatik mota ezberdinetako zenbait pertsonaia: Nuevo Mexikoko base sekretu batetako gimnasioan abdominalak egiten ari zen militar bat; larunbata izaki sinagogan zegoen judutar etologo bat; bere etxera iristear zegoen afroamerikar astrofisikari bat; prestijio handiko unibertsitateren batetan matematikako eskolak ematen dituen eta igeltsoa eskuetan zegoela ikasgelatik ateratzen duten indiar bat; diabetearen sendabidea aurkitzear dagoen biologa edo sendagilea den latindar jatorriko neska puska; hizkuntza hiletan aditua den filologo anglosaxoi bat (neskalagunak dirudun batekin egoteko utzi berri du). Eta, jakina, filmaren hasiera-hasieratik argi ikusten dugu sendagilea eta filologoa elkarrekin enroilatuko direla.

Pertsonaia multzo honek bi funtzio betetzen ditu: bata, estatubatuar biodibertsitate kultural osoa biltzea (meatxu alienigenari aurre egiteko bat eginez); eta bigarrena, ezagutza eraikitzeko espazio bat sortzea.

Ezagutza eraikitzeko espazio hau meatxu baten aurrean erantzunik ez izateak eragindako gobernuaren etsipenagatik sortzen da. Erantzun hori hain alor ezberdinetan (eta itxura batean elkar loturarik gabeko) mundu mailako adituak diren pertsona hauen ezagutzak elkartzearekin aurkitzea espero dute.

72 ordutan gizadia desagertze bidean jar dezakeen enigma beldurgarri hau konpondu beharko dute. Filmea bukatutakoan baliteke militarra eta indiar matematikaria hil izana, edota judutar zauritua istorioaren bigarren planora pasatuko da. Ia ziurra da astrofisikari afroamerikarrak meatxu estralurtar hau konpontzeko giltzaren bat aurkituko duela, baina unibertsoari buruz daukan ezagutzagatik baino guettoan bizi izandako esperientziek emandako jakintzagatik. Litekeena da filologoak, sendagile bular-joriaren eskutik, meatxu estralurtarraren meatxuarekin amaitzea; neska papar zabaleko elastikoa jantzita eta ia gonarik gabe, judutarrari torniketea egin behar izan diolako, mutila betaurrekorik gabe eta hiru eguneko bizar sexy batekin… eta guztiok zeharo hipnotizatuta eta eserlekuari lotuta egongo gara ontzi amaren barrunbeetara egingo duten bidaia zorabiagarrian murgilduta. Filme bukaera arte hala egongo gara, su ikusgarri, esaldi biribil eta protagonisten eskuzabaltasunaren artean. Bukaeran jasoko duten sari bakarra nagusiaren bixkarreko txiki bat izango da eta, hori bai, panorama nazkagarriaren erdian elkarri emango dioten erroska-muxu luze suhartsua. Soinu-banda zaratatsuaren erdian eta bukaerako kreditu amaigabeekin batera zinematik irribarre batekin ateratzen gara, eta “barne-bake” sentsazio moduko batekin.

Solasgunen proposatzen dugun espazioa gutxi gorabehera gauza bera da, baina piztia berderik gabe. Hau da Ezagutza Eraikitzeko Espazioa.

Gure asmoa espazio birtual batean eta beste espazio fisiko batean biltzea da. Birtuala Foro hauxe bera da, eta espazio fisikoa Avanzadako bulebarrean gauzatuko da maiatzaren 7an. Patinatzen, kartoi kutxekin jolasten, Aikido egiten, FATHekin batera tea hartzen edo xaboi ponpak egiten ari diren familiez inguratuta. Justu hortxe izango gara gure “egiten jakite” hori partekatzen, eguerdiko 12ak bueltan hamabi bat pertsona -Aterpe Gazteguneak utzitako- puf batzuetan eseriz kalea hartuko dugu gure behar eta zereginak ikustarazteko asmoz.

Eraikitzea da gure proposamena, eta jakin badakigu deseraiki, eztabaidatu, diagnostikatu… genezakeela, baina EZ: planteatzen dugun jolasa eraikitze-jolasa da. Gure nahia espazio honetan eraiki dezagun da, eraikitzea “egiteko edo sortzeko modu eta konbinazio ezberdinak” bezala definituta. Gure ezagutza bateratuak Lego baten pieza desberdinak balira bezala erabiliz. Gure irudikoz, denok dauzkagu Lego horren zenbait pieza baina inork ez dauzka guztiak, “behintzat hala bizi dugu gai hau Solasgunen”.

Eraikitzea, esperientziaren dimentsio ezberdinen konbinazioaren bitartez (horiek baitira gure Lego piezak) eta gure egunerokoan eraiki ditugun gure patroi ezberdin horietatik, horixe baita hain zuzen partekatu nahi duguna. Eraikuntza pieza hauek funtsezkoak dira funtzionatzen dutela behatzen dugunetik, orduan ziurtasun bihurtzen baititugu, gure ezagutzaren oinarrietako bat den esperientzian oinarritzen diren heinean. Guk, artisau legez, gure “zer egin jakin” eta gure “nola egin jakin” horiek besteekin partekatzeko aukera dugu. Zuokin ‘etxerantza gauza berriak daramatzagula’ sentiaraziko digun esperientzia bat izateko gogoa dugu.

Amaitzeko, testu hau honela hasi zitekeela uste dut: Guk ez dugu inoiz halakorik egin, “Ezagutza Eraikitzeko Espazioaren hori”, gure segurtasun-ezatik partekatu nahi dugu esperientzia hau. Egun batzuetan hau guzti hau txurro bat dela sentitzen dugu, zuoi denbora galarazten ari gatzaizkizuela, eta hobe genukeela gizateriarentzat baliagarriago den beste zerbait egitea, hala nola barazkigintza edo auskalo zer. Baina gogoeta horiek igaro egiten dira, eta horregatik jarraitzen dut idazten, eta Solasguneko lantaldeak gure zereginetan dihardugu, zuokin batera begietara begiratu eta “bizitza” den bidaia zirraragarri honen zatitxo bat partekatzeko aukera izateko; eskerrikasko.

Partekatu - Compartir

  • Facebook
  • Twitter
  • del.icio.us
  • LinkedIn
  • Google Bookmarks
  • Technorati
  • Add to favorites
  • Print
  • email

Pertenece Komunitatea

Iruzkinak RSS


Iruzkin 1 »
  1. egilea: Ricardo Concha

    April 6, 2011

    Todo nuestro apoyo al “espacio de construcción del conocimiento”. Bienvenidas todas las propuestas y experienciencias “que aunque salgan un churro” pongan su grano de arena en tratar de superar la fragmentación mental, profesional y de corazón.
    “Una propuesta para conjurar y superar los miedos podría ser comernos el 7 de mayo un buen chocolate con churros”.
    Un saludo Ricardo-EISE-Leioa

RSS feed for comments on this post · TrackBack URI



Utzi iruzkina

Current ye@r *

  RSS ComunidadRSS Komunitatea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Sare sozialak


Twitter Herrigune Facebook Herrigune Tuenti Herrigune


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Tweets

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Komunitaten zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org