Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Eskola Agenda 21eko jardunaldiak

“Aurten, bai Herrigunen baita Eskola Agenda21ean haurtzaroaren  autonomia ez ezik, mugikortasun jasangarria ere landuko dugu, eskolara lagunekaz hain zuzen ere.” Hitz hauekin hasiera eman genien urtarrilaren 12an Kultur Leioako auditoriumean izan genuen Eskola Agenda21eko jardunaldiak. “Ideia batera lan egitea da komunitatearen indarrak batuz” jarraitzen zuten.

Denbora joan ahala, beste esperientzia batzuk entzuteko ere aukera paregabea izan zuten eskola ezberdinetako ikasleek (Lamiako ikastetxea, IES Jose Miguel Barandiaran, IES Artaza-Romo, Betiko Ikastola, Gaztelueta, Ntra Sra de las Mercedes, Askartza-Claret eta Ostalaritza). Alegia, zinegotziak eta alkateordea ez ezik, besteak beste, hirigintza zinegotzia eta alkateordea den Iban Rodriguez edota partaidetza zinegotzia den Alfonso Lópezek euren ikuspuntua eman zuten. Era berean, Juan Delmas  Zamakola eskola, Abusu sarearekin landutako bide lagunen esperientzia azaldu egin zuten euren zuzendari Izaskun Ereskano eta Unax Sánchez, Maialen Alba Rodriguez, Ainara Ruiz eta Asier Iturrate ikasleen eskutik.

Bestalde, Txomin Aresti ikastetxetik etorritako Amaia Otaola, Naroa Ibarguren, Aiara Ibarguren eta Leire Garcíak bai helduen ikuspuntutik baita umeen ikuspuntutik ere kontatu zizkiguten eskolara oinez joatearen abantailak. Azkenik, haurtzaroaren autonomia ez bakarrik mugikortasunaren aldetik baita parte hartzearen aldetik ere jorratzeko, ekotaldearen hainbat kidek oholtzara igo ziren eurentzat komunitatearekin eta komunitatearentzat sortutako esperientzia ezberdinetan parte hartzeak zer suposatu zuen azaltzeko. Puntu hau izan zen non  ikuslegoak interes gehiago erakutsi zuen eta ekotaldeari galderak bota zizkieten. Nolabaiteko elkarrateratzea zeinak itxaropentsu bihurtzen gaitu bai taldearen etorkizunarekin baita komunitearekin ere.

Bukatzeko, esan genezake bai ume baita gazteen aurkezpen bizi eta dibertigarrien bitartez egunerokotasunetik atera ginela jardunaldietan. Era berean, komunitatean elkarrekin ikasten eta sortzen jarraitzen dugu, batez ere, gaztetxoenak zeinek ohitura falta lan, esfortzu eta praktikarekin ordezkatu zuten eta, gainera, jendearekin partekatu nahi izan zuten!

Eskerrik asko parte hartu zenuten ume, gazte, zein helduei eta animatzen zaituztegu aurrerantzean ere indarrak batera biltzera.

Partekatu - Compartir

  • Facebook
  • Twitter
  • del.icio.us
  • LinkedIn
  • Google Bookmarks
  • Technorati
  • Add to favorites
  • Print
  • email

Pertenece Beste batzuk

Iruzkinak RSS




Utzi iruzkina

Current ye@r *

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org