Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Eskulanak irakalea: bizi zure mahaia

Pasaden abenduaren batean astero Herrigune Leioan batzen den eskulaneko taldeak Rakel eta Mariaren bisita jaso zuen. Rakel eta Maria leioaztarrak dira eta gurekin batu ziren gabonetan mahaiak apaintzeko dituen ezagutzak partekatzeko. Aurrera eraman zuten tailerra baliogarria izan zen gabonetako mahaia apaintzeko momentuan hainbat jarraibide ezagutzeko low cost, berrerabilpen eta birziklatze aldagaiak kontutan hartuz. Era berean, saioan alde teorikoa ez ezik partaideek ariketa praktikoak ere aurrera eraman zituzten. Balorazioa egin dugu jakitearren zer iruditu zaien, zerbait ikasi duten, euren etxeeten zerbait martxan jarri badute…

Maritxuk, hunkituta, agerian jartzen du berarentzat baliozkoa izan direla hainbat ideia gero bere erara prestatzeko. “Lau mahai-zentro prestatu ditut jada, euren artean bat etxerako eta beste bat txokoan jartzeko. Erretilu angeluzuzen bat hartu dut, gero zuriz margoztu ditudan zuhaitzaren adar batzuk, Burgoseko herri txiki batean topatu nituen kalabaza txiki batzuk, kolorezko kandela batzuk… Ostegunean emandako ideiekin nik nire mahai-zentroak eraiki ditut. Gero baita mahai-zapiena kontatu zigutenez nik etxean alferrik galduta nuen tul bat hartu dut, pixkatxo bat tolestu eta horrela baliogarria egiten zait”.

Ekitaldi honen ikaskuntzaz hitz egiten dugunean denak bat datoz ez dugula bakarrik gauza politak egiten baizik eta gauza politak etxean inork izan dezakeen osagai arruntekin baieztatzen dugunean. “Azken finean aho-zapia denok erabiltzen dugu eta, tira, egunen batean aho-zapia gabon zuhaitzaren formarekin jartzea bestelako xarma ematen dio. Ez da egunero egiteko gauza bat baina noizean behin…”

Taldeko gazteenari, Martari, galdetu diogu zer nabarmendu dezakeen eta hurrengoa kontatu digu: “Ni nahiko ausarta naiz eta berdin dit gabon mahaia apaintzea, puntu egitea, amigurumi… Gustuko izan dut saioa ikasi nuelako mahai bat apaintzen eta ez dut inoiz hori buruan izan. Baina oso ondo dago beste batzuk guregana jotzea dakitena partekatzeko, guri oso ondo etorri zaigu eskulaneko taldekoak garelako baina beste batzuetan eskulanekin zerikusi handirik ez duen talderen bat etorri da eta ere gustuko izan dugu”.

Partekatu - Compartir

  • Facebook
  • Twitter
  • del.icio.us
  • LinkedIn
  • Google Bookmarks
  • Technorati
  • Add to favorites
  • Print
  • email

Pertenece Beste batzuk

Iruzkinak RSS




Utzi iruzkina

Current ye@r *

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org