Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Ingelesa Irakalea: “Dakidan ingelesa besteekin partekatzera nator”

Melba ingeleseko Ekintza Tailerran parte hartzen duen leioaztarra da. Shakespeareren hizkuntzaren irakaslea izan da urte askotan eta langabeziaren ondorioz bere denbora etekineko zerbaitetan bete behar izan du. Bere ikasleekin urtetan partekatu dituen ezagutzak beste leioaztarra batzuekin partekatzearen ideia bikaina iruditu zitzaion. “Baliagarria sentitzen dut nire burua eta, era berean, ingelesa ez ahazteko balio zait”.

Aurrez aurre eserita Ana Rosa dugu, leioaztarra baita, ia-ia zerotik ingelesa ikastera dator. Onartzen du ikastetxean ikasitako hiru hitz eskasekin hasi zela. “Aurrera egin dut asko baina batzuetan nekez egiten dut. Berriz ikastearena… Baina aurrera noa!”. Ana Rosak ilusioz bizi du bere aurrerapena bere alaba Dubaira bisitatzera joango den momentu honetan. “Orain aireportuari aurre egiteak ez nau hainbeste beldurtzen”.

Komunitatea, elkarlanean aritu eta horrelako gaiak agerian jartzen ditugunean biek ondorio berdinetara iristen dira: elkarrekin ikasteko modu solidario bat da: “Gutariko inor ezin bada gerturatu edo beranduago badator edo klasea aurreratu behar bada… ez dago inongo arazorik. Bata besteari moldatzen da gure aukeren arabera, konpromisorik gabe. Honek baimentzen du ikasteko beste modu bat. Hau ez da akademia bat, ezta eskola ere. Gutariko inork dakien zerbait ikasi nahi duen beste batekin partekatzea da”.

Bestalde, badago beste ingeles talde bat maila aurreratuago batekin zeinek astearteetan biltzen da ingeleseko jakintzak partekatzeko. Talde honetako kide dira Karmele, Jose, Asier, Aintza eta Maite, besteak beste. Galdetzen diegu zelan ezagutu zuten Herrigune Leioa eta zergatik erabaki zuten proiektu honetan parte hartzea.

Karmele: Kalean gelditu ninduten galdetuz ea proiektua ezagutzen nuen eta ezetz esan nienean azaldu zidaten zertan datzan. Hasieran es nuen interesik baina etxera heltzerakoan pentsatzen hasi nintzen eta ez nintzen eroso sentitzen, nik komunitatek etekina ateratzen nuen eta ez nuen ezer komunitatearekin partekatzen. Ingeleseko irakaslea naizenez erabaki dut badudala ezagutza hori besteekin partekatzeko.

Jose: Nik bat egin nuen taldearekin hizkuntza eskola frogatu nuelako eta ez zen bila nenbilena. Komentatu zidaten talde hau bazegoela eta animatu nintzen. Nik nahi nuen bestelako gertutasun bat, hitz egin dezakeguna, gure artean akatsak zuzendu eta abar. Ez eskola edo akademia bat bezalako zorroztasuna. Gainera, Karmele hemen egonda lasaitu egiten gara eta hobetzera behartzen gaitu.

Maite: Nik ahoz ahokoarekin jabetu nintzen. Niri esan zidaten hemen ingeleseko taldea zegoela eta frantseseko taldean nagoenez aprobetxatzen dut eta ingelesekora ere nator. Ni golfean nabil eta askok ingeleses egiten dute, beraz, baimentzen dit bikain komunikatzea.

Galdera egiten gauden bitartean Asier sartzen da, taldeko txikiena, beraz, interesa dugu bera entzuteko eta prozesu honetan zer atera nahi duen: “Hemen hasi naiz ama eskulaneko taldera datorrelako eta esan zidalako hemen ingelesa partekatzeko eta ikasteko aukera ematen didatela. Ondo datorkit ingeleses hitz egitea etorkizunean tituluren bat ateratzeko. Gainera,  ordenagailu eta sakeleko telfono bidezko jolasak gustoko ditut eta horrela hobetu ulertuko ditut hainbat jolas”.

Partekatu - Compartir

  • Facebook
  • Twitter
  • del.icio.us
  • LinkedIn
  • Google Bookmarks
  • Technorati
  • Add to favorites
  • Print
  • email

Pertenece EKINTZA TAILERRA, IRAKALE, Ingelesa

Iruzkinak RSS




Utzi iruzkina

Current ye@r *

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org