Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Data 04 / 2015

ZIENTZIA KALERA IRAKALEA

Zientzia Kalera Irakaleak ikasteko eta ikasitakoa partekatzeko aukera eskaintzen dizu. Trukatu itzazu zientziari buruzko ezagutza txiki zein handiak.
Irakale honek modu ezberdinetan parte hartzeko aukera ematen du, pertsonen interes eta errealitateei egokituz. Talde handi zein txikietan parte hartzeko aukera dago, bakarrik ala familiartean… Ez dakizu nola? Guk lagunduko zaitugu!!
Dokumentu honetan ikus dezakezu informazio guztia txukun-txukun:

Pertenece IRAKALE, Zientzia Kalera

LEIOAKO PINTXOA IRAKALEA

ZER DA?
Elkarrekin ikasi ahal izateko aukera da (horixe da IRAKALE!!). Oraingoan gastronomía, sukaldaritza, trikimailuak, tresnak… Batzuk eta besteok elkarrengandik ikasten.
NORK PARTE HARTUKO DU?
Zuk. Inolako mugarik gabe: ez adina, ez generoa, ez eta jatorria edota formakuntza ere. Beste batzuekin batera ikasteko interesa duen edozein pertsonak. Ez izan zure jakintzari buruzko zalantzarik. Partekatzerakoan bakoitzak dakien hori dakar. [...]

Pertenece IRAKALE, Pintxoa

EZAGUTZEN AZOKA MAIATZAREN 9AN

Herrigunek datorren MAIATZAREN 9rako, 12:00etatik 14:00etara bitartean, primerako plana proposatzen dizu: IKAS-INGURUNE (*) batean parte hartzeko aukera baituzu hementxe bertan, Leioan, Avanzadako Boulevardeko Stoan.
Horretarako, bi gune paralelo proposatzen ditugu: alde batetik ZIENTZIA KALERA IRAKALEa, non zientziari buruzko ezagutzak partekatzen diren (ikus gai honi buruzko albiste espezifikoa), eta bestetik EZAGUTZEN AZOKA.
ZER DA EZAGUTZEN AZOKA?
Ezagutzen Azokan pertsonak [...]

Pertenece BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea

Scratch-i buruzko Irakalean parte hartzeko izenemateko epea zabalik

2 formakuntza saio izango dira, Leioako bi gaztek eskainita, Oier eta Aimar, youtuben Eagle Odezeta kanala sortu dutenak “teknologia eta informatikari buruz… toke grazioso batekin”.
Scratch ordenagailuen programazio kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera ematen duen aplikazio informatikoa da, interfaz grafiko erraz bat erabiliz, gaiari buruz ezer ez dakienarentzako ere erabilgarria dena.
Bi saio hauetan programa honen [...]

Pertenece IRAKALE, Oinarrizko informatika

MerendoLES kalean da berriro udaberriarekin batera

MerendoLES Leioaztarren Ezagutzen Sarearen kaleko txiringitoa da, eta Leioako bazterrak ibiltzen ari gara jada LES-BCC ideia kontatuz eta Herrigune Leioa proiektua hedatuz. Hilabete honetan ZILBORHESTEA-Haurrak Laguntzeko Sarea osatzen duten merkatalguneen parean egiten ari gara. Aurreko astean Edenikan izan ginen, eta honetan Canada House dendan.
Dakizuen bezala, Herrigune Leioa Hezkuntza Komunitatearen zeregin nagusietako bat kaleko IkasGuneak sustatu [...]

Pertenece BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, merendoLES

ARBORETUM IBILALDIA

Elkarrekin igoko gara oinez eta konpainiaz gozatzen, euria egingo balu ere.
Han egiteko zenbait jarduera prestatu ditugu:
1. Irakasleen Eskolako ikasle batzuek arboretuma zer den eta eskaintzen dituen aukerak hobeki nola baliatu azalduko digute.
2. Euskal Ohiturak LanTaldeak parte hartuko du: kantak, dantzak…
Zure bizilagunak ezagutzeko beste aukera bat, txikienak zein nagusienak; haiekin esperientziak, istorioak eta grinak parte­katzeko; [...]

Pertenece Arboretum, Hezkuntza Berrikuntza, IRAKALE

Gure kaleetan biziz EA21eko Diagnostikoetan

Atzo, apirilak 16, Eskolako Agenda 21eko Udal Diagnostikoak ospatu ziren mugikortasuna landuz. Helburua ea gure kaleak bizitzeko egokiak eta atseginak ote diren behatzea da, dela eskolara oinez joateko (aurtengo EA21 gaia: Bizibideak, Eskolara Lagunekaz!), dela aisialdian gozatzeko.
Hala, Leioako zazpi ikastetxetako haur eta gazteak herrian zehar lau ibilbide ezberdin egitera atera dira, kale eta plazen, txoko [...]

Pertenece ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

LES datuak laster ikusi ahal izango dituzue

Leioaztarren Ezagutzen Sareak zera jakinarazi nahi du: gure datu-basea eguneratzen ari garela, eta lan horrekin amaitu bezain laster irekian agertaraziko ditugula Leioako hainbat hiritarrek beren hiritarkideei eskaintzen dizkieten ezagutzak, baita ikasi nahiko lituzketen gaiak ere. Eskerrik asko!

Pertenece BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org