Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Data 12 / 2012

Apaltasuna, hurbiltasuna, gizatasuna

Iragan ostegunean, abenduak 20, Leioako Musika Eskolan Eskolako Agenda 21 barruko urteroko Sentsibilizazio Jardunaldiak ospatu ziren. Aztarna Ekologikoa murriztea aurtengo gaia dugularik, Leioako EA21eko ikastetxeetako 100 ikasle inguruk parte hartu zuten, eta hizlariak honakoak izan ziren: Arkaitz campos, Maritxu Muñoa eta Jon Lazkano.
Arkaitzek bere hiritar partehartze esperientzia partekatu zuen gurekin, zehazki berak M15 Mugimenduan Bilbon [...]

Pertenece BESTE BATZUK, ESKOLAKO AGENDA 21

IkasMob-erako 2 egun falta dira!!!

Argazki hau orain dela 20 minutu ateratakoa da Euskal Etxeen plazan, eta bai, igande honi begira egindako probasaio ireki batetan ateratakoa da. Leioako Gure Ohiturak dantza taldeko dantzariak eta Leioako hiritarrak (zu=edozein) elkartu dira elkarrekin dantzatzera. Igandean askoz ere gehiago izango gara.
Igandean Txomin Aresti eskolako patioan 11:30etatik aurrera ospatuko dugun IkasMob-era etorriko zaren zuretzako azalpen [...]

Pertenece BESTE BATZUK, IRAKALE

IkasMob-erako 3 egun falta dira!!!

Igandeko IkasMoberako berotzen hasiak gara, baina lehenago…
LARUNBATA 22AN, GOIZEKO 12ETATIK AURRERA BOULEVARDEKO STOAN, IRRINTZI ETA TALOGINTZA IKASGUNEAK EGONGO DIRA. HORREKIN BATERA HERRI KIROLEN INGURUKO HERRI JOLASAK EGONGO DIRA. HURBILDU ZAITEZ PARTE HARTZERA!!
…ETA IGANDEAN 11:30ETAN… IKASMOB!!!
Hemen dituzun abesti eta dantzaren TUTORIALAK ikusi eta ikasiz.
Hemen dituzu ere 23an abestuko diren abestien letren eskuliburua:

Open publication – Free publishing [...]

Pertenece BESTE BATZUK, IRAKALE

IkasMob-erako 4 egun falta dira!!!

GAUR ASTEAZKENA 17:30etatik 18:30etara bitartean PROBASAIO IREKIA izango da Sakoneta kiroldegiko sarreran Errekaldeko Nagusien Abesbatzarekin batera. ZATOZ ELKARREKIN KANTATZERA!!!
Atzo arratsean jende talde majoa elkartu ginen Udondoko boulevardean TXALAPARTA TAILER IREKIA egitera Ander Sanchezekin; aldamenean, Haizea Hormaetxea Kultur-Leioako joskintza tailerreko zenbait partaiderekin batera, GERRIKO ETA BURUKO ZAPIA EGIN ETA JARTZEN IKASTEKO IKASGUNEA egin genuen. [...]

Pertenece BESTE BATZUK, IRAKALE

IkasMob-erako 5 egun falta dira!!!

Larunbatean goxo-goxo ibili ginen Udondoko Txikiteroekin eta Gure Ohiturak dantza taldeko umeekin batera probasaioan. Pertsona heldu eta gazteen arteko topatzea espero bezain goxoa izan zen.
Euskal Ohiturak Leioan Irakaleak bere bidea darrai… ¡¡¡ZATOZ!!!
Gaur arratsean  17:00etatik 18:00etara Udondoko boulevardean TXALAPARTA TAILER IREKIA egongo da Ander Sanchezekin, eta horrekin batera Haizea Hormaetxea eta Kultur-Leioako joskintza tailerreko zenbait partaiderekin [...]

Pertenece BESTE BATZUK, IRAKALE

Kontseilua buru-belarri lanean

Aurreko asteartean, abenduak 11, aurtengo Umeen Kontseiluaren lehen bilera ospatu genuen Aterpe Gaztegunean.
Bilera honetan abian den proiektuarekin bategitea eta Kontseiluko partaideek elkar ezagutzea izan genituen helburu. Hasteko, lanerako materialak banatu eta iaz Kontseiluan egon ziren umeek aurten hasi direnei aurreko urtean emandako pausuak eta ideiak nola garatu zituzten azaldu zizkieten, horretarako iazko azken bileretan eraikitzen [...]

Pertenece BESTE BATZUK, PARTAIDETZA, UMEEN KONTSEILUA

IkasMob-erako 9 egun falta dira

Atzo arratsean boulevardeko Stoan dantzan aritu ginen Haizea Hormaetxeak gidatzen duen dantza taldearekin batera. Bihar larunbata, berriz, UDONDOKO TXIKITEROEK PROBASAIO IREKIA egingo dute kalez-kale goizeko 12:00etatik aurrera. Altzaga ikastetxetik atera eta Euskal Etxeen plazaraino joango dira kantari, Ikeabarri plazatik pasatuta. Zatoz elkarrekin kantatzera!!!
9 egun besterik ez dira falta jada abenduak 23an [...]

Pertenece BESTE BATZUK, IRAKALE

11 egun falta dira IkasMob-erako

11 egun besterik ez dira falta jada abenduak 23an Leioako Txomin Aresti ikastetxeko patio estalian munduko lehendabiziko IkasMob gertakizuna ospatzeko.
Zer da Ikas Mob? Elkarrekin ikasten duen jendetza. Kanta eta dantza herri-ospakizuna.
Zuk parte hartzea nahi dugu. Nola?
Hemen dituzun abesti eta dantzaren TUTORIALAK ikusi eta ikasiz.
Hemen dituzu ere 23an abestuko diren abestien letren eskuliburua:

Open publication – Free [...]

Pertenece BESTE BATZUK, IRAKALE

Pertsona-oldea unian

Atzo abenduak 3 goizeko 11etatik 12etara Leioa herriko pertsona multzo handi samarra igo ginen EHUren kanpusera. Bertan ospatzen ari ziren Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat egitea zen gure asmoa. Eta datorren abenduaren 23ko IkasMobean arituko diren zenbait abesti eta dantzen jendarteko lehen probasaioarekin hurbildu ginen. EUSKAL OHITURAK IRAKALEAri buruz mintzatzen ari gara, jakina.
Zehazki, Lantzeko inauterietako [...]

Pertenece BESTE BATZUK, IRAKALE

Esperientziak partekatuz

Leioan Hezkuntza-Komunitatearen ideia indartzera datozen baina gureak ez diren beste zenbait ekimenei oihartzun eman nahi diegu hemen ere.
Orain dela aste batzuk Leioako Udaleko Hezkuntza Sailak Adimen Emozionalari buruzko ikastaro bat antolatu zuen, eta bertan elkartutako pertsona talde batek elkarrekiko harremanari jarraipen ematea erabaki zuen, interes komuneko esperientziak partekatzen jarraitzeko.
Talde honen barruan abenduaren 16an -igandea- berriz [...]

Pertenece Beste batzuk

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org