Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Data 10 / 2012

Tutorialak eta Irakaleen gaineko bestelako informazioak

Iazko ikasturte bukaeran hasi ginen hiruhilabete honetako Irakaleak prestatzen: Eskola Berrikuntza Kalera eta Euskal Ohiturak. Laster hasiko gara lan guzti honen fruituak jasotzen.
Eskola Berrikuntza Kalera Irakaleak Leioako ikastetxeetan garatzen ari diren zenbait proiektu berritzaile edo adierazgarri partekatzean du oinarri. Irakale honetan oraingoz honako ikastetxeek parte hartuko dute: Artaza eta Lamiako ikastetxeek euren Ikas-Komunitate proiektuak aurkeztuko [...]

Pertenece BESTE BATZUK, IRAKALE

Azoka iraunkor iraunkorra?

Larunbatean arrakasta handiz ospatu genuen Leioan Kontsumo Iraunkorraren Azokaren zortzigarren edizioa.
Kontsumo espiralaren aurrean, aukera paregabea da hau partekatzeko esperientzia komunitarioa bizitzeko eta “beste mundu bat (benetan) posible dela” frogatzeko. Zuri balio ez dizun horrek beste bati balio diezaioke: ideia xalo hori du Azokak oinarrian.
Aurten Kuboak hiritarren partehartzeari zabalik dagoen eztabaidarako espazioa antolatu zuen Azoka barruan. [...]

Pertenece Azoka, BESTE BATZUK

Badator Kontsumo Iraunkorraren Azoka

Hasiak gara Leioako plaza eta kaleak Azoka iragartzeko aurten ere “apaintzen”. Lamiakoko plazak itxura hau agertzen zuen gaur goizean.
Izan ere, larunbat honetan, urriak 6, Kontsumo Iraunkorraren VIII. Azoka ospatuko da, goizeko 11etatik 14etara Euskal Etxeen II. plazan. Erabilitako objetuen azoka duzu hau, objetuen bizitza luzatzeko lekua.
Zatoz!!
Informazio guztia hementxe.

Pertenece Azoka, BESTE BATZUK

Argazkiak… Oinezkoen Pausura

Zuen eskura dituzue jada aurtengo Oinezkoen Pausura ibilaldiaren argazkiak. Besteren bat bidali nahi badiguzue, egizue info@herrigune.org helbidera. Eskerrikasko zuen partaidetzagatik!

Pertenece BESTE BATZUK, Oinezkoen Pausura Ibilaldia

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org