Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Data 05 / 2012

Baso Biziduna + Leioatik Mundura… IRAKALE

Larunbat goizean bi IRAKALE abiatuko dira:
BASO BIZIDUNA IRAKALEA
Denon artean Baso Bizidun Miresgarri bat eraikitzea da proposamena. Hasteko, larunbat honetan elkartuko gara, eta erronka hau daukagu: datorren ekainak 24ean gure Basoa Leioako lorategi batetan jartzea.
Jolastera eta ikastera etor zaitezke, baina dakizun hori partekatzera ere bai!
Haur, gazte eta helduek gurekin partekatuko dute beraiek dakitena eta elkarrekin plazako [...]

Pertenece BESTE BATZUK, IRAKALE

Jarraipen Mahaia: Ilusioa ereiten

Jarraipen Mahaiaren ikasturte honetako azkenengo bilera ospatu genuen iragan ostegun goizean, maiatzak 24, Mendibile Jauregian.
Bilera honetan, ikasturtean zehar egindako prozesuari buruzko balorazioa egiteko eskatu genien ume parte-hartzaileei: oso gustoko izan zuten bileren formatua, bere baitan eroso sentitu izan baitira beti eta parte hartzea erraza izan baitzaie: “Oso atseginak zarete gurekin!” esaten zuten.
Hobetzeko moduko zenbait kontu [...]

Pertenece Beste batzuk, ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

Seriotasun eta freskotasuna Foroan

Astelehenean, maiatzak 21, EA21en Udal Foroa ospatu zen, aurten Aztarna Ekologikoaren gainean egindako lanari bukaera jarriz. Foroan haurrek zinegotziei euren proposamenak aurkezten dizkiete. Jon Lazkano eta Isabel García zinegotziek parte hartu zuten, programa honetan parte-hartzen duten 8 ikastetxeetako ikasle taldearekin batera.
Hasteko, Ostalaritza Eskolako gazte batek ikasturtean zehar eginiko lanaren testuingurua azaldu zuen, eta jarraian 4 [...]

Pertenece BESTE BATZUK, ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

Natura bizia, argazkiak… eta pertsonak

Igota ditugu Flickr-era iragan larunbateko esperientziari dagozkion argazkiak, Arboretumeko Bioaniztasuna Argazkitan Irakalea ospatu baikenuen EHUn. Laster igoko ditugu parte-hartzaileek ateratako argazkiak, jada batzuk jaso baititugu honez gero.
Izan ere, iragan larunbatean leioaztar talde majo bat elkartu zen EHUko Arboretumeko bioaniztasunari buruzko argazkiak ateratzera. Azalpen didaktiko batzuk eman ziren, baina batez ere bertaratutakoen jakinminak piztu ziren botanika, [...]

Pertenece BESTE BATZUK, IRAKALE

Argazkigintza, Biologia… eta zu zeu!

Larunbat honetan, maiatzak 12, paseoan goaz berriz ere EHUko Arboretumera, baina oraingoan ez da Oinezkoen Pausura Ibilaldiaren karira, kamarak eskuan baizik. Irakale bat da oraingoan, Leioako zenbait bizilagunen biologia eta argazkigintzaren gaineko ezagutzak gure eskura jarriko dituena, elkarrekin goiza pasa eta ikasiz goza dezagun.
Hala, ibilaldiaren erritmoa ez du oinezkoaren erritmoak aginduko, pistilo bat behatu, tximeletaren [...]

Pertenece BESTE BATZUK

Pintxo bat nahi?

Pintxo bat nahi?
Ostiralean haize boladak izan ziren eta ia ia gure karpak eraman zituzten auskalo nora, Leioako Pintxoa Irakalearen bigarren jardunaldia egiteko Avanzadako bulebarrean montatu genituen karpa horiek alegia. Azken unean Euskal Etxeen plazara joan behar izan genuen bertan zabaltzera gure mahaiak, sutegiak, osagaiak.
Irakale honek hainbat kontu polit sortu ditu; ohiko bilakatzen du hain ohiko [...]

Pertenece BESTE BATZUK

Leioako pintxoa osatzen ari da

…Eta bihar ekitaldi publikoa dago: bertan ikusi ahal izango duzu taldeka nola sortzen duten Leioako Pintxoa. Gonbidatuta zaude!
Atomoak: ezagutza unitateak jolasean: Leioako Pintxoa esperimentazio fasean.
Leioaztarren Ezagutzen Sarea ere bertan izango da, ezagutzak eskaini ala eskatu ahal izan ditzazun.
Ostirala, maiatzak 4, arratsaldeko 6etatik aurrera Leioako Avanzadako bulebarrean. Anima zaitez!

Pertenece BESTE BATZUK, IRAKALE

Aniztasuna Irakalen (berriz ere)

Apirilak 28 larunbat honetan ez zen dena euri zaparrada izan Euskadin. Leioan, adibidez, Irakale jarduera ireki bat ospatu genuen, eta bertan ikasketa prozesu anitz elkartu ziren Egin eta ikasi, gazte! izeneko Irakalearen inguruan.
Jardunaldiaren ardatza Avanzadako bulebarretik egin zen zuzeneko QualsRadioren irrati programa izan zen, Leioako gazte ekintzaileei buruzkoa. Gazteei elkarrizketak egin zizkieten euren esperientziak kontatu [...]

Pertenece BESTE BATZUK, IRAKALE

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org