Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Data 05 / 2011

Objetuen balioa ez da beti beren prezioa

Iragan larunbat goizean, maiatzak 28, VII. Kontsumo Iraunkorraren Azoka ospatuko genuen Leioan: objetuen bizitza luzatzeko lekua.
Kontsumo espiralaren aurrean, aukera paregabea da hau partekatzeko esperientzia komunitarioa bizitzeko eta “Beste mundu bat (benetan) posible dela” frogatzeko. Zuri balio ez dizun horrek beste bati balio diezaioke: ideia lau hori du Azokak oinarrian. Kontua ez da ganbara hustutzea, erabiltzen [...]

Pertenece Azoka, BESTE BATZUK

VI. Kanpaketa + Haziera Topaketak

Asteburu honetan, ekainak 4 eta 5, Iraunkortasunaren aldeko Kanpaketa eta Famili Arteko Topaketa ospatuko ditugu Ondizen.
Jolasten, solasten, sortzen, gogoeta egiten…: asteburua elkarrekin pasatzera hurbildutako Leioako familiekin batera ospatzen dugun VI. Kanpaketa da aurtengoa. Elkarbizi eta partekatzeko espazioa da. Denon artean kudeatzen dugu daukaguna, egin beharrekoa eta egin nahi duguna.
Animatu zaitez zure bizilagunekin batera kalitatezko eta [...]

Pertenece BESTE BATZUK, Ekotaldea, Kanpaketa

Epea luzatu dugu! (BIOLeihoa, biziLeioa)

Argazkiak bidaltzeko epe berria: ekainak 2, 12.00etan.
Hiritarren lurrarekiko eta ingurugiroarekiko konpromezua ikusaraziko duen ekintza sinboliko ttiki bat proposatzen dizuegu Aste Berdearen harira: hartu kartel/eskuko programa hau, eta zure etxeko leihoan, balkoian, erakusleihoan… kokatu, gehien ikusten den lekuan!
Zure leiho apainduaren argazki bat bidaltzen badiguzu asteberdea@herrigune.org helbidera maiatzaren 23 eta 27a bitartean, bizikleta elektriko baten zozketan sartuko [...]

Pertenece BESTE BATZUK, BIOLeihoa, Beste batzuk

VII. Kontsumo Iraunkorraren Azoka

Kontsumo espiralaren aurrean, aukera paregabea da hau partekatzeko esperientzia komunitarioa bizitzeko eta “Beste mundu bat (benetan) posible dela” frogatzeko. Zuri balio ez dizun horrek beste bati balio diezaioke: ideia lau hori du Azokak oinarrian. Kontua ez da ganbara hustutzea, erabiltzen ez duguna auzolagunei ematea edo haiekin trukatzea baizik.
Larunbat honetan, maiatzak 28, ospatuko da, goizeko 11etatik [...]

Pertenece Azoka, BESTE BATZUK, PARTAIDETZA

Bulebarra patina dezagun!

Patinatzeko elkartuko gara maiatzaren 29an, Avanzadako Bulebarrean 17:00etatik 19:00etara. Hurbiltzen direnentzat patinak eskuragarri izango dira doan, beti ere euririk botatzen ez badu.
Kalea hiritarrek okupatze hau Aztarna bat hirian jokamoldearen barruan kokatuko genuke. Halaber, ekainaren 4 eta 5ean ospatuko dugun Kanpaketaren aurretiko ekintza da.
Goazen patinatzera!

Pertenece BESTE BATZUK, Kanpaketa

Aste Berdea 2011

Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 28a eta ekainaren 5a bitartean Aste Berdea ospatuko da “Gutxiago erabiliz hobeto bizi” lelopean. Leioan hainbat jarduera burutuko ditugu egun horietan:
VII. KONTSUMO IRAUNKORRAREN AZOKA
Maiatzak 28an ospatuko da, larunbata, goizeko 11etatik 14etara Euskal Etxeen Plaza(II)n. Bai, udazkenean egin ohi genuen jarduera hau dataz aldatu dugu Aste Berdearen barruan sartzeko. Bestelakoan, [...]

Pertenece BESTE BATZUK, BIOLeihoa, PARTAIDETZA

Ustekabeko freskotasuna Ekintzaile Egunean

Atzo, Leioako Ekintzaile Eguna zela eta, Ekotaldeak BAT-Leioak gonbidatuak izan ziren garatzen ari diren saharar errefuxiatuen kanpalekuekiko elkartasunezko egitasmoak azaltzera, abenduan “otsailak 27” kanpalekuan egonaldia egin ostean.
Serio samarra zetorren giroaren erdian, azalpenetarako zituzten 15 minutuetan euren egitearen freskotasuna ekarri zuten. Ekotaldeek ez zuten ekintzailetzaz edota innobazioaz hitzegin, baizik eta euren bidaiaren azalpena eta euren egitasmoen [...]

Pertenece BESTE BATZUK, Ekotaldea, PARTAIDETZA

Ekotalde ekintzaileak

Gaur, 2011ko maiatzaren 11, Leioako Mendibile jauregian “Pertsona eta kultura ekintzailearen aldeko Eguna” ospatzen ari da. Hitzaldiez eta ezagutza partekatzeko espazioez gain, gertakizun honen berezitasuna da Esperientzia Berritzaileak hartzen dituela bere baitan, espazio berean elkartuz esperientzia berritzaileak bultzatu eta babestea helburu duten erakundeak eta ekitaldian parte hartzen duten guztiak.
Testuinguru honetan, esperientzia berritzaileak ezagutarazteko arratsaldeko saioan [...]

Pertenece BESTE BATZUK, Ekotaldea, PARTAIDETZA

Larunbatean bizipoza nagusi

Pentsatu bezala, larunbatean Zilborhestearen Kale Ekintza ospatu genuen “Kantu bat bizipozaren alde” lemapean. Pentsatu bezala egun handia izan zen eta, euria egiteko arriskua zegoenez, egin zuen, tarteka izan bazen ere, beraz kale ekintza oraingoan Sakoneta polikiroldegian ospatu zen. Arratsean eguzkia agertu zen, baina goizez ez…

Pertenece BESTE BATZUK, Kale-Ekintza, Zilborhestea

Elikadura Subiranotasunari buruzko Udal Foroa

Gaur osteguna, maiatzak 5, Leioako Udaletxeko Pleno Aretoan, Eskolako Agenda 21i dagozkion Udal Diagnostikoei buruzko Foroa ospatu da. Foro honekin urte osoan zehar Elikadura Subiranotasunaren gainean egindako lan prozesuari amaiera jarri dio EA21eko lantaldeak.
Sesioa hasteko, aurten egindako prozesu osoa errepasatu dugu: Sentsibilizazio Jardunaldietatik hasi eta Udal Foro honetara ailegatu arte, Rol Jokotik, Udal Diagnostikoetatik eta [...]

Pertenece BESTE BATZUK, ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org