Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Data 02 / 2011

Arrain abisalen artean bainatu?

Umeen Kontseiluaren bilera berri bat ospatu genuen atzo, otsailak 23, Leioako Gaztegunean. Kontseiluan bertan abiatutako “Ukitzeko aquarium-aren” egitasmoan murgilduta gaude (ezin argiago esan: murgilduta!) eta berau garatzeko jardunean ari gara. Partaideak lau taldetan banatuta daude egun: Diseinua, antolaketa, egitasmoaren aurkezpena eta aurrekontuari dagozkienak. Egitasmoa garatuta dagoenean herriko Alkateari helaraziko zaio.
Atzoko jarduna bitan zatitu genuen: lehen [...]

Pertenece PARTAIDETZA, UMEEN KONTSEILUA

Astelehen honetan 17:30etan bilduko gara

La Serradak antolatutako IV. Heziketa eta Hazierari buruzko nazioarteko Jardunaldien bosgarren eta azken eguna dugu datorren astelehenean (otsailak 28). Oraingoan David Pla Santamaria izango dugu online hizlari honako gaiari buruz: “Continuum-a errespetatzen duten hezkuntza sistemak. Eskolako eta bizitzako porrotak baztertzeko giltzarria”.
Sesioaren hasiera ordua 17:30etara aurreratu dugu sesio hau aurrekoak baino luzeagoa delako, eta horren ostean [...]

Pertenece Beste batzuk

Diagnostiking in the rain

Euri-jasaren azpian ere, burubelarri aritu gara gaur Eskolako Agenda 21en barruko biodibertsitateari buruzko Udal Diagnostikoak egiten. Betiko ikastolako hogei ikaslerekin batetik bestera ibili gara datu bilketa egiten han-hemengo pertsonekin tratuan, eta animoak goian izan dira goiz osoan, lokatz artean ere. Lino nekazariaren (aita-semeak) ortua bisitatu dugu, baita honako saltokiak: Bizarrak fruta denda, Zelaia fruta denda, [...]

Pertenece ESKOLAKO AGENDA 21

Aita-zeregina eztabaidagai

Gai interesgarria dugu gaur ere La Serradak antolatutako IV. nazioarteko Haziera eta Heziketari buruzko Jardunaldien barruan. Denak -eta bereziki gizonezkoak- gonbidatuta zaudete, jakina:  18:30etan Solasgunen (Aldapa 7, Leioa). Gaurko hizlaria Hendrik Vaneeckhaute izango da, eta “Aitaren betekizuna-ri” buruz hitzegingo du.
Hendrik Vaneeckhaute bi alabaren aita da, eta La Serradaren lantalde pedagogikoaren partaide. Besteak beste gizarte-psikologian aditua [...]

Pertenece Beste batzuk

Elikadura-subiranotasunari buruzko diagnostikoa

Edo… Badakigu zer jaten dugun, nork ekoizten duen eta nori erosten diogun?
Jarri ditugu martxan jada Eskolako Agenda 21i dagozkion 2011ko Udal Diagnostikoak. Aste bi hauetan zehar egunero ikastetxe ezberdinetako 20/25 ikasle inguruko talde bana eramango dugu zenbait bisita egitera: nekazari bat eta zenbait merkatal gune handi eta txikiak bisitatuko ditugu. Gaur, zehazki, Nuestra Señora de [...]

Pertenece ESKOLAKO AGENDA 21

“Biolentziaren jatorriak eta prebentzioa”

Solasgunen La Serradak antolatutako Heziketa eta Hazieraren gaineko 4. Nazioarteko Jardunaldien sesioekin jarraitzen dugu. Iragan astelehenean Arantxa Irastorzak harremanen gaineko psikomotrizitateari buruz hitzegin bazigun, gaurkoan Maite Sanchez Pinuaga izango dugu hizlari “Biolentziaren jatorriak eta prebentzioa” gaiari buruz. Ondoren gaiari buruz elkarrekin mintzatzeko aukera izango dugu.
Maite Sánchez Pinuaga psikologa, orgonterapeuta eta Scuola Europea di Orgonoterapia-ko kide [...]

Pertenece Beste batzuk

Biodibertsitateari buruzko Rol Joko berria dago

Biodibertsitatea gaitzat hartuz, Eskolako Agenda 21eko aurtengo programa garatzen jarraitzen dugu. Sentsibilizazio Jardunaldien ostean, orain Diagnostiko fasean gaude, eta horren barruan iragan astean zeregin honetarako bereziki pentsatutako Rol Joko berri batean jolasten aritu gara ikastetxe partaideetako ikasleekin.
Otsailean zehar Udal-Diagnostikoak egingo ditugu; horren ostean Eskolen Arteko Foroa antolatuko dugu, informazioa amankomunean jartzeko espazioa; azkenik, EA21eko Foroa [...]

Pertenece ESKOLAKO AGENDA 21

Etsipen izaera?

Hasi gara jada Solasgunen La Serradak antolatutako Heziketa eta Hazieraren gaineko 4. Nazioarteko Jardunaldien sesioekin. Astelehen honetan Yolanda Gonzalezen “La resignación caracterial, y sus consecuencias sociales y educativas en relación a la salud” (Etsipen izaera, eta osasunarekin loturiko gizarte eta heziketa ondorioak) mintzaldi interesgarria ikusi genuen online, eta bertaratutakook bertan agertutako gaiei buruz mintzatzen aritu ginen [...]

Pertenece Beste batzuk

Leioako nekazariak ezagutuz (II eta III)

Leioako nekazal errealitatearen argazkia ateratzen jarraitzen dugu, aurtengo Eskolako Agenda 21-i dagozkion diagnostikoak osatu ahal izateko bioaniztasunari buruz.
Urtarrilaren 12an Ikerrekin solasaldian izan ginen. Leioako Udalarentzat lorazain lanak egiten ditu, eta horrez gain ortua dauka Elexalde errekaren ondoan, Leioako errotaren atzekaldean, eta bertan zenbait animalia ditu ere txabola batean. Bere laborea ekologikoa den ala ez ez [...]

Pertenece ESKOLAKO AGENDA 21

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org