Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Data 06 / 2010

Ekotaldea Innobasque-n

Iragan ekainaren 14an Ekotaldeen talde bat Gasteizera abiatu zen beste gazte batzuekin topaketa egitera, Innobasque berrikuntzarako euskal agentziak gonbidatuta. Han mintzatutakoen artean Hiri Hezitzaileak, ingurugiro hezitzaileak… Eta gazteen ikuspuntutik beti ere. Hortan zetzan gonbidapenak: zer pentsatzen duten jakin, euren ideia eta proposamenak jaso, eta jasotakoa Innobasqueko hezkuntza i-taldera eramatea.
Arratsalde zoragarria izan zen, atsegin eta alaia. [...]

Pertenece BESTE BATZUK, Ekotaldea, PARTAIDETZA

BIOLeihoa: Bizikleta elektriko berri bat dabil Leioatik

Hau duzue Aste Berdearen barruan ospatu genuen BIOLeihoan zozketatu genuen bizikletaren zorioneko irabazleen argazkia. Zorionak Itziar, Lur, Eki eta Arani. Mila esker gogo onez parte hartu duzuen guztioi zuon ilusioari esker Aste Berdeak hedapen zabalagoa izan baitzuen. Klimaren aldaketa -benetan axola duena horixe baita- guztion kontua da.

Pertenece BESTE BATZUK, BIOLeihoa

Bizibideak: ekintza aztertzen.

Ekainaren 7tik 11ra bitarteko astean eskolara oinez joateko esperientzia izan dugu Leioako ikastetxe publikoetan BIZIBIDEAK – IBILBIDE SEGURUAK: 2010 Eskolara Oinez! kanpainaren barruan.
Ibiltzea osasuntsua da; gorputz ariketa egiten dugu, kalean esperientzia gehiago dauzkagu, ezustekoak konpontzen ditugu, elkarlana egiten dugu, elkarri lagundu eta laguntza eskatzen diogu, gure herria ezagutu eta gure auzokoekin aurkitzen gara…
Ikastetxe batzuetan besteetan [...]

Pertenece Bizibideak

BIOLeihoa: leiho apainduak Leioan

Lehenik eta behin, eskerrik asko zuen leihoak apaindu eta argazkiak bidaliz parte hartu duzuen guztioi.
Badakizue partehartzaileen artean bizikleta elektriko bat zozketatzekoa zela eta badugu irabazlea. Iragan larunbatean Kurkudi parkean ospatutako Auzolanaren testuinguruan, Iñaki Gomendiourrutia Hezkuntza zinegotziak atera zuen zenbaki irabazlearen papertxoa. Ikusten duzuenez, 19. zenbakidun argazkiari egokitu zaio saria.
Zorionak familia sarituari!

Pertenece BESTE BATZUK, BIOLeihoa

Famili Arteko V. Kanpaketa ospatu genuen Ondizen

Eguraldi onak lagunduta famili kopuru majoa batu ginen aurten Ondizko kanpaketan.
Arratsaldean kanpindendak montatu ostean proposatutako tailerretan parte hartu genuen haur eta nagusiek: sendabelarren tailerrean besteak beste hortzetako pasta, ezpainetarako baselina eta azalerako ukenduak prestatu genituen; aire-jolasen tailerrean errotatxo, haize orratzak eta paperezko hegakinak sortu genituen; eta birziklatutako materialekiko eraikuntza sortzaile tailerrean gauza deskribaezinak eraiki genituen.
Afaltzeko [...]

Pertenece BESTE BATZUK, Kanpaketa

Bizibideak: Txomin Aresti.

Senide agurgarriok:

Leioako Udalak “Eskolara oinez-Caminando a la escuela” kanpaina irauten duen bitartean , kaletik jotzeko danbor txiki batzuk banatzea erabaki du.

Aste honetan zirkular baten bidez gure eskolan zarata gutxitzeko ekintza batzuen berri ematen genizuen.

Hau dela eta danbor honen banaketa ez zaigu egokia iruditzen.

Dena den kanpaina honetan parte hartzeko etxetik eskolara ibilbidea oinez egiten animatzen zaituztegu.
Agur
Zuzendaritza.

Pertenece BESTE BATZUK, Bizibideak

Bizibideak: eskolara oinez!

BIZIBIDEAK – IBILBIDE SEGURUAK 2010:
Ekainaren 7tik 11ra etor zaitez oinez eskolara!
Ibiltzea osasuntsua da; gorputz ariketa egiten dugu, kalean esperientzia gehiago dauzkagu, ezustekoak konpontzen ditugu, elkarlana egiten dugu, elkarri lagundu eta laguntza eskatzen diogu, gure herria ezagutu eta gure auzokoekin aurkitzen gara… Leioa geroz eta herri atseginagoa, leku seguruagoa eta bere bideak atseginagoak izan daitezen!
Aita edo [...]

Pertenece BESTE BATZUK, Bizibideak

Leioako II Auzolana

Datorren ekainaren 5ean, larunbata, Kurkudi Parkean -mapa- (zig-zag) Auzolan bat ospatuko dugu 11.00etatik 14.00etara bitartean.
Bigarren urtez Leioako adina desberdinetako herritarrak espazio amankomun bat garbitzeko, atontzeko edota berreskuratzeko elkartuko gara.
Leioan guztion artean (eta guztiontzat) ikasteko espazioak sortzen eta hazten lagunduko digun hezi-ekintza komunitario bat da auzolana. Elkartasunean lan egiteak ematen duen gozamenean murgiltzeko aukera da, galdu [...]

Pertenece Auzolan, BESTE BATZUK

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org