Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Irakale: Gabon jaia

Pasaden ostegunean bildu ginen azkenengoz 2016 honetan Ekintza tailerran. Asteroko lana egiteaz aparte (bakoitzak bere eremuan) aukera izan genuen 2016a agurtzeko eta 2017ari ongi etorria emateko denon artean partekatutako askari handi batean.
Zuekin ere partekatu nahiko genuke, beraz, Maniki Challenge bat antolatu genuen eta hauxe izan da emaitza (sakatu esteka). Disfruta ezazue!
Maniki Challenge Herrigune Leioa

Pertenece EKINTZA TAILERRA, IRAKALE

Ingelesa Irakalea: “Dakidan ingelesa besteekin partekatzera nator”

Melba ingeleseko Ekintza Tailerran parte hartzen duen leioaztarra da. Shakespeareren hizkuntzaren irakaslea izan da urte askotan eta langabeziaren ondorioz bere denbora etekineko zerbaitetan bete behar izan du. Bere ikasleekin urtetan partekatu dituen ezagutzak beste leioaztarra batzuekin partekatzearen ideia bikaina iruditu zitzaion. “Baliagarria sentitzen dut nire burua eta, era berean, ingelesa ez ahazteko balio zait”.

Aurrez aurre [...]

Pertenece EKINTZA TAILERRA, IRAKALE, Ingelesa

Bizibideak: Lagunekin eskolara!

Martxan gaude jada: Leioako haurtzaroaren autonomia eta mugikortasuna landuko dugu. Hasteko “eskolara bideak” jardungo ditugu. Kurtso honetan eragile desberdinekin lan egitea dugu helburu: alde batetik, herriko bi eskolako IGEk- San Bartolomé eta Karitateko Mesedeetako eskola- konpromisoa hartu dute abian jartzeko eskolara joateko mugikortasun osasuntsua, bai oinez baita bizikletaz ere.
Bestalde, tokiko gizarte eragile desberdinok gure komunitatearen [...]

Pertenece Beste batzuk, EKINTZA TAILERRA, Konponketak

Zeinu Hizkuntza Irakalea: sortutako zenbait materiale

Zeinu Hizkuntzaren gaineko Irakalea maiatzako bost astelehenetan zehar garatu zen, egun batzuetan OndizTorren, eta beste batzuetan Kultur Leioan. Ikasketa prozesu hau zenbait hiritarrek Leioaztarren Ezagutzen Sarean egindako eskariengatik antolatu zen, eta azkenik oso adin ezberdinetako 15 pertsonek osatu zuten ikasketarako taldea.
Hemen ikus ditzakezue Irakale honetan sortutako bideo tutorial batzuk.
Lotura honetan berriz bost saio hauetako zenbait [...]

Pertenece IRAKALE, Zeinu Hizkuntza

Sancocho irakalea: Leioako kolonbiarrekin kulturarteko topaketa bat

Sancocho kolonbiar lapiko tipikoa da, hango plater nazionaletako bat. Jose Gilberto leioaztar kolonbiar bat da, Herrigunera proposamen batekin etorri zena, Txema edo Paco bezalako beste leioaztar batzuekin partekatu zuen eta baita beste kolonbiar askorekin ere. Irakale zagutzak komunitate mailan partekatzeko modu ezberdinak eskaintzen dituen formatua da. Sancocho Irakalea, lapiko eta kulturarteko topaketa hau, lau hilabete [...]

Pertenece IRAKALE, Sancocho, kolonbiar gastronomia

Konponketak egiten ikasi uztailan

Konpontzaileen Irakalea ez da uztailan geratuko, jarraituko dugu ostegunero Ekintza Tailerrean elkartzen (Iturriondo 10, 2.esk). Gogoratu bi modutan parte har dezakezula Irakale honetan: taldean parte hartuz eta zure ezagutzak ere besteek bezala partekatuz; ala zure etxean dauzkazun gailu hondatu edo apurtuak ekarriz elkarrekin konpon ditzagun, hala, konpontzen dugun bitartean nola funtzionatzen duen ikasi eta hurrengo [...]

Pertenece IRAKALE, Konponketak

Frantses Irakalea uztailan ere

FRANTSES IRAKALEA da. Frantsesez hitzegiteko elkartzen dira astean behin, eta zeu gonbidatu nahi zaituzte. Gainera, frantsesezko materialak ere trukatzen dituzte, eta Facebook talde bat ere irekia dute.
Uztailean zehar ere ostegun arratsaldetan  elkartzen jarraituko dute (izena emateko idatzi info@herrigune.org helbidera)
Oinarrizko ezagutza batzuk ere partekatzen dituzte ezagutza-pilula honetan:

Pertenece Frantsesa, IRAKALE

Astronomia: gau-irteera atzeratu egin da

Gaurko aurrikusita geneukan Astronomia Irakaleko gau-irteera atzeratu behar izan dugu eguraldi iragarpenek laino eta euriak eman dituztelako gauerako. Azken unera arte itxaron dugu ea iragarpenak aldatzen ote ziren baina keba! Maiatzan egitekoa zen irteera hau jada hiru aldiz atzeratu behar izan dugu arrazoi berberagatik, eta oraingoan irailerako uztea erabaki dugu, herritarrak oporretatik bueltatutakoan. Espero dezagun [...]

Pertenece Astronomia, IRAKALE

Euskaraz… zelan? -Ondo, ta zu?

Euskararen eta bere erabileraren inguruan ikertzeko eta solasteko komunitate-ekintza ospau genuen iragan otsailaren 20 eta 21ean. Leioaztar askoren eskariari erantzunez, euskaraz edota euskararekin elkarbizitzeko erronkari denon artean heldu genion bi egunez Ondiztorren, Gune Ireki edo Open Space metodologiaren arabera antolatutako jarduera honetan.
Lehen eguneko goizaren hasieran partehartzaile bakoitzak asteburuan zehar solastu nahi zituen gaiak proposatu zituen, [...]

Pertenece Euskaraz... Zelan?, IRAKALE

Ezagutza astronomikoak

Udaberriko herrigunetar jarduera uholdea igarota, honekin sail berri bat hasi nahi dugu blog honetan, non aurtengo Herrigune ikas-prozesuetan sortu diren zenbait material interesgarri zuen eskura jarri nahi dugun.
Astronomia Irakaleak bere bi jardunaldi teorikoak maiatzan ospatu zituen eta saio praktikoa jada birritan atzeratu behar izan dugu eguraldi lainotsua zela eta. Ostiral honetan, uztailak 1, egitekotan gara [...]

Pertenece Astronomia, IRAKALE

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org