Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Ekainaren 11n Ikas-Ingurunea kalean: Zientzia, Ezagutzen Azoka, Iraunkortasunaren Azoka

Beldurrik gabe. Sartu eta gozatu. Guk lagunduko zaitugu. Eseri, kuskuseatu, behatu, bistazo bat bota, belarriak tentetu, muturra sartu… Elkarrekin gehiago dakigu. Baina batez ere: Hobeto dakigu!!
Egitarau oparoa prestatu dugu ekainak 11 larunbaterako 12:00etatik 14:00etara Avanzada Boulevarreko Stoan: Plan hirukoitza!!
Ikasketa anitzez gozatzeko aukera dugu, giro paregabean, kalearen erdian,lagun artean, Gazte-Radiok zuzenean lagunduta…
ZIENTZIA KALERA
-Eskolatik Komunitatera: Kalean [...]

Pertenece Bizibideak, Ekotaldea, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Jasangarritasuna, Oinarrizko informatika, Zeinu Hizkuntza, Zientzia Kalera

IRAKALE: Oinarrizko teknologian formakuntza nagusientzat

Eneko eta Patxik 11 eta 12 urte dituzte eta Leioako pertsona nagusiei smartphone eta oinarrizko informatikari buruzko formakuntza ematen ari dira, Herrigune Leioaren teknologia berrien gaineko Irakalean.
Irudian ikus dezakezue formakuntzaren informazio guztia: datak e.a.
Eta hemen irakur dezakezu Eneko eta Patxirekin egindako elkarrizketa:

Pertenece IRAKALE, Oinarrizko informatika

Super-ikas-larunbata!

Pasa den larunbatean primerako Ezagutzen Azoka batetaz gozatu ahal izan genuen, era guztietako ezagutzak mota guztietako formatotan egon baitziren bertan oinezkoen eskura-eskura.
Nabarmentzen hasiz gero, azken hilabeteotan garatu diren hainbat ikaskuntza prozesuren azken saioak garatu ziren bertan, non Irakaleetan parte hartu zutenek ikasitakoa bergizarteratu zuten, Azokara bertaratutakoei euren jakintza berriak harrotasunez eskainiz. Adibidez Scratch Irakaleko ikasle [...]

Pertenece Antzinako Leioa, BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, Ekotaldea, Euskaraz... Zelan?, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Oinarrizko informatika, Origami, Pintxoa, Zientzia Kalera

Ekainaren 13rako plan paregabea

Ekainaren 13an, larunbata, 17:30etatik aurrera eta Avanzadako Boulevardean hainbat plan proposatzen dizkizuegu, ia ia kurtso amaiera festa moduan (oraindik uztailaren 3ko irteera astronomikoa geratzen zaigu):
ZIENTZIA KALERA IRAKALEA ETA EZAGUTZEN AZOKA.
Kaleetan ospatzen dugun ikas-ingurune proposamena, hiritarrek partekatutako ezagutza anitzak eskura. Denetarik egongo da.
Baina gainera:
LEIOAKO KALEETAN ZEHAR IBILBIDE HISTORIKOA. (18:00etatik aurrera)
Eta baita:
DANTZAK ETA KARAOKEA; [...]

Pertenece Antzinako Leioa, BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, Ekotaldea, Euskaraz... Zelan?, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Oinarrizko informatika, Origami, Pintxoa, Zientzia Kalera

IRAKALE berrietan izena emateko epea zabalik

Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera Herrigune Leioa hezkuntza komunitateak jo ta fuego jarraitzen du. Ikasketa prozesu berriak abiatzen dira (jada abian direnei gehitzen zaizkienak) zure partaidetzarako eskainiz. Herrigune ez baita programazio itxia baizik eta zuok zarete osatzen duzuenak, zuon ezagutzak, esperientziak eta ikasgurak komunitatera ekarriz.
Honakoak dira oraintxe bertan abiatuko diren prozesuak, eta oraintxe bertan izena [...]

Pertenece Antzinako Leioa, Arkeologia, Astronomia, IRAKALE, Oinarrizko informatika

Scratch-i buruzko Irakalean parte hartzeko izenemateko epea zabalik

2 formakuntza saio izango dira, Leioako bi gaztek eskainita, Oier eta Aimar, youtuben Eagle Odezeta kanala sortu dutenak “teknologia eta informatikari buruz… toke grazioso batekin”.
Scratch ordenagailuen programazio kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera ematen duen aplikazio informatikoa da, interfaz grafiko erraz bat erabiliz, gaiari buruz ezer ez dakienarentzako ere erabilgarria dena.
Bi saio hauetan programa honen [...]

Pertenece IRAKALE, Oinarrizko informatika

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org