Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Bizikleta berri bat dabil Leioako kaleetatik

Larunbat ilunabarrean, Kanpaketaren barruan, ospatu genuen BIOLeihoa jardunean parte hartu zutenen arteko zozketa, eta bizikleta elektriko dotore hau Txorierri auzoko Miriam eta Mario Martinez Ibañez nebarrebei egokitu zitzaien.
Gogoratu zozketan sartzeko Aste Berdearen kartela euren etxebizitzatako leihoetan eskegi eta apaindu behar zutela leioaztarrek, gero guri argazkia bidali eta zozketan sartzeko.
Txorierrirako aldapak igotzeko ederki baliatuko dute bizikleta [...]

Pertenece BESTE BATZUK, BIOLeihoa

Epea luzatu dugu! (BIOLeihoa, biziLeioa)

Argazkiak bidaltzeko epe berria: ekainak 2, 12.00etan.
Hiritarren lurrarekiko eta ingurugiroarekiko konpromezua ikusaraziko duen ekintza sinboliko ttiki bat proposatzen dizuegu Aste Berdearen harira: hartu kartel/eskuko programa hau, eta zure etxeko leihoan, balkoian, erakusleihoan… kokatu, gehien ikusten den lekuan!
Zure leiho apainduaren argazki bat bidaltzen badiguzu asteberdea@herrigune.org helbidera maiatzaren 23 eta 27a bitartean, bizikleta elektriko baten zozketan sartuko [...]

Pertenece BESTE BATZUK, BIOLeihoa, Beste batzuk

Aste Berdea 2011

Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 28a eta ekainaren 5a bitartean Aste Berdea ospatuko da “Gutxiago erabiliz hobeto bizi” lelopean. Leioan hainbat jarduera burutuko ditugu egun horietan:
VII. KONTSUMO IRAUNKORRAREN AZOKA
Maiatzak 28an ospatuko da, larunbata, goizeko 11etatik 14etara Euskal Etxeen Plaza(II)n. Bai, udazkenean egin ohi genuen jarduera hau dataz aldatu dugu Aste Berdearen barruan sartzeko. Bestelakoan, [...]

Pertenece BESTE BATZUK, BIOLeihoa, PARTAIDETZA

BIOLeihoa: Bizikleta elektriko berri bat dabil Leioatik

Hau duzue Aste Berdearen barruan ospatu genuen BIOLeihoan zozketatu genuen bizikletaren zorioneko irabazleen argazkia. Zorionak Itziar, Lur, Eki eta Arani. Mila esker gogo onez parte hartu duzuen guztioi zuon ilusioari esker Aste Berdeak hedapen zabalagoa izan baitzuen. Klimaren aldaketa -benetan axola duena horixe baita- guztion kontua da.

Pertenece BESTE BATZUK, BIOLeihoa

BIOLeihoa: leiho apainduak Leioan

Lehenik eta behin, eskerrik asko zuen leihoak apaindu eta argazkiak bidaliz parte hartu duzuen guztioi.
Badakizue partehartzaileen artean bizikleta elektriko bat zozketatzekoa zela eta badugu irabazlea. Iragan larunbatean Kurkudi parkean ospatutako Auzolanaren testuinguruan, Iñaki Gomendiourrutia Hezkuntza zinegotziak atera zuen zenbaki irabazlearen papertxoa. Ikusten duzuenez, 19. zenbakidun argazkiari egokitu zaio saria.
Zorionak familia sarituari!

Pertenece BESTE BATZUK, BIOLeihoa

BIOLeihoa: argazkiak!

Lehenengo argazkiak jaso ditugu jadanik. Zuen leiho apainduaren argazkia bidaltzen badiguzue bizikleta elektriko bat irabazteko zozketan sartuko zaretela badakizue. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, hementxe sakatu.
Hauek dira aurkeztutako lehengo argazkiak.

Pertenece BESTE BATZUK, BIOLeihoa

Aste Berdea 2010

Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna dela eta aurten berriz ere Aste Berdea ospatuko dugu gurean munduko beste hainbat herrirekin batera. Aurten aukeratutako gaia BIOANIZTASUNA da. Leioan maiatzaren 29tik ekainaren 6a bitarte ospatuko dugu. Eta ez dugu egutegia jarduerez betetzera jo, baizik eta antolatu ditugun guztiak komunitate-esperientziak izan daitezen ahalegindu gara, partekatuak, denon artean kudeatu eta antolatzeko modukoak. [...]

Pertenece Auzolan, BESTE BATZUK, BIOLeihoa, Kanpaketa

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org