Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Herriguneko argazki polit pila ikusgai!

Aste hauetan topera gabiltza Herrigune Leioan jarduera komunitarioak gora eta behera. Noizean behin, gainera, gure Flickrrera argazki batzuk igotzeko tartea hartzen dugu. Batzuk oso ederrak dira, guztiak interesgarriak.
Hau duzue argazkien LOTURA. Ikasketa prozesu komunitario askoren argazkiak daude, formatu anitzetakoak: Arboretum, Arkeologia, Akuarela, Astronomia, Ekintza Tailerrak, Konpontzaileak, Eskulanak, Umeen Kontseilua, Gastronomia, Zeinu-Hizkuntza, Ezagutzen Azoka, [...]

Pertenece Akuarela, Antzinako Leioa, Arboretum, Arboretum, Arkeologia, Astronomia, BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, EKINTZA TAILERRA, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Konponketak, Pintxoa, UMEEN KONTSEILUA, Zientzia Kalera

Datozen IRAKALEetan izena emateko

Hemen beheko txosten honetan ikus dezakezue abian jartzen ari diren -edo jada martxan dauden- IRAKALE ikasketa prozesu komunitarioei buruzko informazio guztia: Zientzia, Akuarela, Gastronomia, Arkeologia, Indarkeria Sinbolikoa, Zeinu-Hizkuntza, Arboretum, Heriotzik Gabeko Arrantza, Astronomia, Eskalada, Argazkigintza eta Photoshop, Antzinako Leioa, Sancocho, Eskulanak, Frantsesa, Ingelesa edota Konponketak Egiten Ikasi.
IZENA EMATEKO SAKATU HEMENTXE.

Pertenece Akuarela, Antzinako Leioa, Arboretum, Arkeologia, Astronomia, Eskalada, Eskulanak, Frantsesa, IRAKALE, Indarkeria Sinbolikoa, Ingelesa, Jasangarritasuna, Konponketak, Pintxoa, Sancocho, kolonbiar gastronomia, Zeinu Hizkuntza, Zientzia Kalera

Leioako Pintxoan aurten sortutako errezetak

Apirila, maiatza eta ekainean zehar belaunaldi ezberdinetako hainbat hiritar gastronomia ikerkuntzan aritu dira jotafuego Leioako Pintxoa Irakalearen barruan. Ekainaren 13an Avanzadako bulebarrean ospatu genuen Ezagutzen Azokaren barruan hasi zen lantalde hau Irakalean ikasitakoa gizarteari bueltatzen, bertan saio mamitsua eskaini baitzuten euren prozesuan garatu dituzten 5 pintxo ezberdinen errezetak eta pintxoak montatzeko tailer txikiak hiritarrei eskainiz.
Orain [...]

Pertenece IRAKALE, Pintxoa

Super-ikas-larunbata!

Pasa den larunbatean primerako Ezagutzen Azoka batetaz gozatu ahal izan genuen, era guztietako ezagutzak mota guztietako formatotan egon baitziren bertan oinezkoen eskura-eskura.
Nabarmentzen hasiz gero, azken hilabeteotan garatu diren hainbat ikaskuntza prozesuren azken saioak garatu ziren bertan, non Irakaleetan parte hartu zutenek ikasitakoa bergizarteratu zuten, Azokara bertaratutakoei euren jakintza berriak harrotasunez eskainiz. Adibidez Scratch Irakaleko ikasle [...]

Pertenece Antzinako Leioa, BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, Ekotaldea, Euskaraz... Zelan?, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Oinarrizko informatika, Origami, Pintxoa, Zientzia Kalera

Leioako Pintxoa Irakalearen gizarteratzea larunbatean

Pintxo Leioa Irakalean bi hilabeteotan zehar parte hartu duten hiritarrek gizarteari bueltatuko diote ikasitakoa larunbat honetan Ezagutzen Azokaren barruan. Eurek diseinatutako pintxoak bertan prestatu eta dastatzeko aukera izango dugu. Bi saio egingo dituzte (17:45-18:30 eta 18:45-19:30), eta parte hartzeko izena eman beharra dago Eventbriten.

Zer da Pintxo Leioa?
Elkarrekin ikasi ahal izateko aukera da (horixe da IRAKALE!!). [...]

Pertenece IRAKALE, Pintxoa

Ekainaren 13rako plan paregabea

Ekainaren 13an, larunbata, 17:30etatik aurrera eta Avanzadako Boulevardean hainbat plan proposatzen dizkizuegu, ia ia kurtso amaiera festa moduan (oraindik uztailaren 3ko irteera astronomikoa geratzen zaigu):
ZIENTZIA KALERA IRAKALEA ETA EZAGUTZEN AZOKA.
Kaleetan ospatzen dugun ikas-ingurune proposamena, hiritarrek partekatutako ezagutza anitzak eskura. Denetarik egongo da.
Baina gainera:
LEIOAKO KALEETAN ZEHAR IBILBIDE HISTORIKOA. (18:00etatik aurrera)
Eta baita:
DANTZAK ETA KARAOKEA; [...]

Pertenece Antzinako Leioa, BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, Ekotaldea, Euskaraz... Zelan?, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Oinarrizko informatika, Origami, Pintxoa, Zientzia Kalera

LEIOAKO PINTXOA IRAKALEA

ZER DA?
Elkarrekin ikasi ahal izateko aukera da (horixe da IRAKALE!!). Oraingoan gastronomía, sukaldaritza, trikimailuak, tresnak… Batzuk eta besteok elkarrengandik ikasten.
NORK PARTE HARTUKO DU?
Zuk. Inolako mugarik gabe: ez adina, ez generoa, ez eta jatorria edota formakuntza ere. Beste batzuekin batera ikasteko interesa duen edozein pertsonak. Ez izan zure jakintzari buruzko zalantzarik. Partekatzerakoan bakoitzak dakien hori dakar. [...]

Pertenece IRAKALE, Pintxoa

Ekainaren 7an: Ikasmob Erromeria

Ekainaren 7an, larunbata, Leioako komunitateak (ZUK ZEUK…) festa giroko hitzordua dauka: Talde handian ikasteko proposamen bat (IKASMOBek hori esan nahi baitu funtsean) EUSKAL OHITURAK IRAKALEaren barruan. Herriko hainbat pertsona kalean elkartuko gara erromeriaren aitzakitan ezagutzak partekatzera eta ondo pasatzera…
Zer egongo da?
-Antzinako jokoak
-Argazki zaharrak
-Leioako Pintxoa Irakalearen baitako tailer irekiak
-Euskal Kantak
-Euskal Dantzak
-Berbena: “Berbena ahaztezin haiek”
Irakale honek lehen [...]

Pertenece Euskal Ohiturak, IRAKALE, Pintxoa

Leioako Pintxoko I+J: Ikerketa + Jolasa

Ikas-esperientzia atsegin eta goxo hau dastatu nahi baduzu garaiz zabiltza oraindik izen emateko eta zure ekarpenak egiteko.
2013ko maiatzan dastatu zuen Leioak bere lehen pintxo komunitarioa. Atzean zeuden sukaldaritzaren lau maitale itsu: Diego ostalaria, Abraham itsasuntzi sukaldari erretiroduna, Asier eta Javi Leioako Ostalaritza eskolako ikasleak.
Orain Irakale hau herriari irekita agertzen da, edonork parte hartzeko moduan, zuk [...]

Pertenece IRAKALE, Pintxoa

Leioako Pintxoa: I+J (Ikerketa eta Jolasa) Parte hartu!

Zer da? Elkarrekin ikasi ahal izateko aukera da (horixe da IRAKALE!!). Oraingoan gastronomía, sukaldaritza, trukoak, tresnak… Batzuk eta besteok elkarrengandik ikasten.
Nork parte hartuko du?   Zuk. Inolako mugarik gabe: ez adina, ez generoa, ez eta jatorria edota formakuntza ere. Beste batzuekin batera ikasteko interesa duen edozein pertsona. Ez izan zure jakintzari buruzko zalantzarik. Partekatzerakoan bakoitzak dakien [...]

Pertenece Beste batzuk, IRAKALE, Pintxoa

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org