Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Ekainaren 11n Ikas-Ingurunea kalean: Zientzia, Ezagutzen Azoka, Iraunkortasunaren Azoka

Beldurrik gabe. Sartu eta gozatu. Guk lagunduko zaitugu. Eseri, kuskuseatu, behatu, bistazo bat bota, belarriak tentetu, muturra sartu… Elkarrekin gehiago dakigu. Baina batez ere: Hobeto dakigu!!
Egitarau oparoa prestatu dugu ekainak 11 larunbaterako 12:00etatik 14:00etara Avanzada Boulevarreko Stoan: Plan hirukoitza!!
Ikasketa anitzez gozatzeko aukera dugu, giro paregabean, kalearen erdian,lagun artean, Gazte-Radiok zuzenean lagunduta…
ZIENTZIA KALERA
-Eskolatik Komunitatera: Kalean [...]

Pertenece Bizibideak, Ekotaldea, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Jasangarritasuna, Oinarrizko informatika, Zeinu Hizkuntza, Zientzia Kalera

Herriguneko argazki polit pila ikusgai!

Aste hauetan topera gabiltza Herrigune Leioan jarduera komunitarioak gora eta behera. Noizean behin, gainera, gure Flickrrera argazki batzuk igotzeko tartea hartzen dugu. Batzuk oso ederrak dira, guztiak interesgarriak.
Hau duzue argazkien LOTURA. Ikasketa prozesu komunitario askoren argazkiak daude, formatu anitzetakoak: Arboretum, Arkeologia, Akuarela, Astronomia, Ekintza Tailerrak, Konpontzaileak, Eskulanak, Umeen Kontseilua, Gastronomia, Zeinu-Hizkuntza, Ezagutzen Azoka, [...]

Pertenece Akuarela, Antzinako Leioa, Arboretum, Arboretum, Arkeologia, Astronomia, BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, EKINTZA TAILERRA, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Konponketak, Pintxoa, UMEEN KONTSEILUA, Zientzia Kalera

Bulebarretik Leioako itsasora

Aurten ere iaz bezala ANTZINAKO LEIOA IRAKALEan gure udalerriko txokoetan gorderik ditugun istorioak ezagutu ahal izango ditugu Javi Arenazaren eskutik egingo ditugun ibilaldietan. Aurten gainera Leioa Itsasadarretik ekimenarekin bat egiten du Irakale honek.
Maiatzaren 14an (larunbata) arratsaldeko 6etan Avanzadako bulebarretik abiatuko gara eta Udondon barrena Leioako historian atzera egingo dugu argazki zaharrak eta solasaldi atsegina lagun.
Ibilaldian [...]

Pertenece Antzinako Leioa, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Sancocho, kolonbiar gastronomia

ATERA ZAITEZ GUREKIN KALERA!

Apirilaren 14tik 17ra bitartean Herrigune leioak zu bezalako hiritarrentzako bilgune berri bat antolatu du avanzadako bulebarrean, gune bero bat kale erdian elkar ezagutzeko eta parte hartzeko moduak begiratzeko. Komunitatea eginez egiten delako. Denok garelako. Parte hartzeko proiektua delako.
Herrigune gure kaleak gureganatzeko plan bat da, bertan bizitzeko, bertan ikasteko, bizilagunak ezagutu eta elkarrekin proiektuak burutzeko. Herrigune [...]

Pertenece BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, Bizibideak, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Zilborhestea

Ezagutzen Azoka koloretsua izan genuen

Ezagutzen Azoka animatu eta koloretsua bizi izan genuen pasa den larunbatean Bulebarreko Stoan: bertaratutakoek ikas-esparru anitz dastatu eta ezagutza berriak poltsikoratu ahal izan zituzten giro paregabean.
Hemen ikus ditzakezue hartutako argazki polit batzuk.
-Loizaga elkarteko ume eta hezitzaileek gozogintza ezagutzak partekatu zituzten, Sukaldaritza Integraziorako Erraminta Gisan planteatzen baitute. Hona hemen euren errezetak: Errezetak.
-Yurik Zetreriari [...]

Pertenece BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, Ezagutzen Azoka

Aurtengo lehen EZAGUTZEN AZOKA larunbatean

Herrigunek datorren larunbaterako primerako plana proposatzen dizu, 12:00etatik 14:00etara bitartean, : IKAS-INGURUNE (*) batean parte hartzeko aukera baituzu hementxe bertan, Leioan, Avanzadako Boulevardeko Stoan. Hainbat hiritar euren ezagutzak zuekin partekatzera aterako dira kalera, besteak beste: Argazkigintza, Falkoneria, Heriotzik gabeko arrantza, Izurriteen kontrola, Akuariogintza, Puntu-lana, Gozogintza, Asmaketak, Minecraft, Ingelesa, Frantsesa…
ZER DA EZAGUTZEN AZOKA?
Ezagutzen Azokan pertsonak harremanetan [...]

Pertenece BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, Ezagutzen Azoka

LES Biltzarretara deia!

Errekaldeko Nagusien Etxean (Laranjondoen plaza):

otsailak 18 osteguna: 18:30-19-30h

otsailak 20 larunbata: 12:00-13:00h
Demagun makailaoa pilpilean prestatu nahi duzula: errezeta azkar azkar interneten bilatu dezakezu, jakina! …baina baliteke zure goiko bizilagunak Bizkaiko pilpilik onena prestatzea, eta egin zenezakete elkarrekin prestatzea ere, gustora asko arratsalde pasan, eta akaso bihar biok hain gustoko duzuen diska hori [...]

Pertenece BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea

OHARRA: Herrigune Saretzen Topagunea atzeratu egin da

Herrigune Leioak aste honetan (18tik 21era bitartean) Avanzadako Boulevardean egiteko asmoa zeukan hiritarren topagunea arrazoi ezberdinengatik atzeratu egin behar izan dugu. Data berria zein izango den jakin bezain laster informatuko dugu.
Hala ere, iragarrita zeuden jardueretako batzuk mantendu egiten dira, bere osotasunean areto itxietan ospatuko badira ere. Anima zaitezte hauetan parte hartzera!
-LES Biltzarrak: euren ezagutzak partekatzeko [...]

Pertenece BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, Ezagutzen Azoka

Super-ikas-larunbata!

Pasa den larunbatean primerako Ezagutzen Azoka batetaz gozatu ahal izan genuen, era guztietako ezagutzak mota guztietako formatotan egon baitziren bertan oinezkoen eskura-eskura.
Nabarmentzen hasiz gero, azken hilabeteotan garatu diren hainbat ikaskuntza prozesuren azken saioak garatu ziren bertan, non Irakaleetan parte hartu zutenek ikasitakoa bergizarteratu zuten, Azokara bertaratutakoei euren jakintza berriak harrotasunez eskainiz. Adibidez Scratch Irakaleko ikasle [...]

Pertenece Antzinako Leioa, BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, Ekotaldea, Euskaraz... Zelan?, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Oinarrizko informatika, Origami, Pintxoa, Zientzia Kalera

Jakintza pilulak youtuben

Iragan maiatzaren 9an Avanzadako bulebarrean ospatu genuen Zientzia Kalera eta Ezagutzen Azokan grabatutako zenbait bideo igo ditugu youtube-ra. Oso politak geratu dira, egia esan. Lotura honetan ikus ditzakezue: Herrigune bideoak.

Pertenece BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Zientzia Kalera

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org