Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Umeen kontseilua

 
2016/2017 ikasturte berri honetan Umeen Kontseiluak bere lan erritmo, ideia eta proposamen berriekin darrai. Gogoratzen dugun moduan, UK-k hasiera izan zuen pasaden urriaren 10ean non umeak ez ezik gurasoak eta Mari Carmen Urbieta Alkatesak ere parte hartu zuten. Hasiera hau baliogarria izan zen umeei proiektuarekiko konpromisoa eskertzeko eta Leioa ezagutzeko eta antzemateko ez ezik, umeen [...]

Pertenece Beste batzuk, LANTALDEAK, UMEEN KONTSEILUA

Herritarren XII. Ibilaldia Oinezkoen Pausura

Irailaren 17an, larunbata, berriro aterako gara kalera gure bizilagunekin batera ibiltzera, LEIOA HERRI ZEBRADUNA delako! Ibilaldi honen bitartez, udalerriko kaleek oinezkoei segurtasunez eta lehentasunez ibiltzeko aukera ematen ote dieten behatuko dugu. Ibilaldia elkarrekin goiza pasatzeko aukera ederra da gainera. Aurten irteerako materialen banaketa 10:00etatik 10:45etara bitartean egingo dugu. 11:00tan Sakoneta kiroldegitik izango [...]

Pertenece Bizibideak, Oinezkoen Pausura Ibilaldia, PARTAIDETZA

Herriguneko argazki polit pila ikusgai!

Aste hauetan topera gabiltza Herrigune Leioan jarduera komunitarioak gora eta behera. Noizean behin, gainera, gure Flickrrera argazki batzuk igotzeko tartea hartzen dugu. Batzuk oso ederrak dira, guztiak interesgarriak.
Hau duzue argazkien LOTURA. Ikasketa prozesu komunitario askoren argazkiak daude, formatu anitzetakoak: Arboretum, Arkeologia, Akuarela, Astronomia, Ekintza Tailerrak, Konpontzaileak, Eskulanak, Umeen Kontseilua, Gastronomia, Zeinu-Hizkuntza, Ezagutzen Azoka, [...]

Pertenece Akuarela, Antzinako Leioa, Arboretum, Arboretum, Arkeologia, Astronomia, BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, EKINTZA TAILERRA, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Konponketak, Pintxoa, UMEEN KONTSEILUA, Zientzia Kalera

EA21: Hobeto elikatzeko zer egin liteke udalerri mailan?

Leioako 8 ikastetxetako 48 ikaslek parte hartu dute ELIKADURAren gaia gure udalean diagnostikatzera. Horretarako kale-joko bat egiten aritu gara eta dendaz-denda ibili dira astebeterako 4 lagunek osatutako familia batentzako elikadura erosketa osoa birtualki egitera. Erosketa osoa 100 €rekin egitea zen Erronka, beti ere osasun eta jasangarritasun irizpideak jarraituz. Orain diagnostikotik ateratako ondorio eta proposamenak apirileko [...]

Pertenece ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

Eskolako Agenda 21 gure elikaduraz

Aurten Eskolako Agenda 21 programa elikadurari buruzkoa da. Elikadura jasangarri eta osasungarria. Leioako parte hartzen duten 8 ikastetxeetako ekipo banak kale-joko bat jokatuko dute astebeteko familia batentzako erosketa dendaz-denda eginez, irizpide hauei jarraiki. Bidean, hainbat galdera sortuko zaizkie, eta elikaduraren kontuari konponbide egokiak bilatuko dizkiote.
Jaten dugun horretaz eginak gaude, bai, baina ba al dakigu zer [...]

Pertenece ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

Umeen Alderdia

Abenduaren 15ean Umeen Kontseiluaren bilera zukutsua izan genuen. Elkar ezagutzeko dinamika batzuk egin genituen hasteko: binaka elkarri istorioak kontatu, eta konfidantza garatzeko zein elkarrekiko beldurrak kentzeko jolasak.
Gero lau taldetan banatu eta, hauteskunde-kanpainaren erdian geundenez, giro horren harira zenbait talde-gogoetari ekin diegu, hala nola, bozkatzeko gogorik ba ote duten, bozkatzekotan nori eta zergatik egingo zioten, edota [...]

Pertenece PARTAIDETZA, UMEEN KONTSEILUA

Umeen Kontseilua: fruituak eta eraldaketak

Hilabete batetan hiru bilera: martxa bizian dabil Umeen Kontseilua udazken alde honetan!
Urriaren 15n iazko lantaldearen azken bilera ospatu genuen OndizTorren. Kontseilu barruan osatu ziren lau lantaldeek (Hirigintza, Umeen Lanerako Eskubidea, Eskubideak Eskolan, Ideia Berriak) euren txostenak prestatu zituzten Alkateari emateko.
Handik hamar egunera, 26an arratsaldez multibilera bat ospatu genuen, bilera askoz osatutako bilera alegia. Batetik Mari [...]

Pertenece PARTAIDETZA, UMEEN KONTSEILUA

Gure kaleetan biziz EA21eko Diagnostikoetan

Atzo, apirilak 16, Eskolako Agenda 21eko Udal Diagnostikoak ospatu ziren mugikortasuna landuz. Helburua ea gure kaleak bizitzeko egokiak eta atseginak ote diren behatzea da, dela eskolara oinez joateko (aurtengo EA21 gaia: Bizibideak, Eskolara Lagunekaz!), dela aisialdian gozatzeko.
Hala, Leioako zazpi ikastetxetako haur eta gazteak herrian zehar lau ibilbide ezberdin egitera atera dira, kale eta plazen, txoko [...]

Pertenece ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

Umeen Kontseilua Leioako Alkatearekin

Aurtengo Umeen Kontseiluan eratu diren lau lantaldeetako bakoitzak une honetan zertan ari diren kontatu zioten Alkateari martxoaren 17an OndizTorren ospatutako bileran, Alkateak ahal duen neurrian euren lanean nondik nora jo lagun diezaien. Lan prozesu erdiko kontsulta izan zen, eta ez bukatutako lanak aurkezteko unea. Beti bezala Mari Carmen Urbieta Alkatea eskuzabala eta atsegina izan zen [...]

Pertenece PARTAIDETZA, UMEEN KONTSEILUA

Umeen Kontseilua, bere lanak

Umeen Kontseiluak bere ohiko jardunarekin jarraitzen du, hileroko bilerekin eta Leioako komunitatearen aldeko beren lan prozesuak aurrera ateratzen. Iragan otsailaren 27an Leioako 12 ikastetxe ezberdinetatik datozen 22 gazte hauen lantaldeak egun batez OndizTorreko egoitza utzi eta beste udal baliabide batzuk erabili zituen, Kultur Leioako prentsa aretoan bilduz. Arrazoia: lan talde bik interneteko informazioak kontsultatu behar [...]

Pertenece PARTAIDETZA, UMEEN KONTSEILUA

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org