Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

EA21: Hobeto elikatzeko zer egin liteke udalerri mailan?

Leioako 8 ikastetxetako 48 ikaslek parte hartu dute ELIKADURAren gaia gure udalean diagnostikatzera. Horretarako kale-joko bat egiten aritu gara eta dendaz-denda ibili dira astebeterako 4 lagunek osatutako familia batentzako elikadura erosketa osoa birtualki egitera. Erosketa osoa 100 €rekin egitea zen Erronka, beti ere osasun eta jasangarritasun irizpideak jarraituz. Orain diagnostikotik ateratako ondorio eta proposamenak apirileko [...]

Pertenece ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

Eskolako Agenda 21 gure elikaduraz

Aurten Eskolako Agenda 21 programa elikadurari buruzkoa da. Elikadura jasangarri eta osasungarria. Leioako parte hartzen duten 8 ikastetxeetako ekipo banak kale-joko bat jokatuko dute astebeteko familia batentzako erosketa dendaz-denda eginez, irizpide hauei jarraiki. Bidean, hainbat galdera sortuko zaizkie, eta elikaduraren kontuari konponbide egokiak bilatuko dizkiote.
Jaten dugun horretaz eginak gaude, bai, baina ba al dakigu zer [...]

Pertenece ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

Gure kaleetan biziz EA21eko Diagnostikoetan

Atzo, apirilak 16, Eskolako Agenda 21eko Udal Diagnostikoak ospatu ziren mugikortasuna landuz. Helburua ea gure kaleak bizitzeko egokiak eta atseginak ote diren behatzea da, dela eskolara oinez joateko (aurtengo EA21 gaia: Bizibideak, Eskolara Lagunekaz!), dela aisialdian gozatzeko.
Hala, Leioako zazpi ikastetxetako haur eta gazteak herrian zehar lau ibilbide ezberdin egitera atera dira, kale eta plazen, txoko [...]

Pertenece ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

BIZIBIDEAK: Eskolara Lagunekaz joatea atseginagoa da!

Aurtengo Eskolako Agenda 21 egitasmoa abian da jada Sentsibilizazio Jardunaldiekin batera. Azaroaren 27an ospatu ziren Jardunaldiok Errekaldeko Nagusien Etxean eta bertan Iban eta Isabel zinegotziekin batera Leioako 8 ikastetxetako 140 haur eta gazte bildu ginen zortzi hezitzaileren laguntzaz.
Aurten ez dugu hitzaldi eta azalpen handirik egin Sentsibilizazio Jardunaldietan: Gaiaren eta testuinguruaren aurkezpen txiki baten ostean (eskerrik [...]

Pertenece Bizibideak, ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

EA21 Udal Diagnostikoak edo nola parte hartu klima aldaketaren aurka

Aurtengo Eskolako Agendako gaia Klima Aldaketa da eta Leioan egin ohi dugunez ahalegin berezia egiten dugu halako gaiak ikasleen interesa piztuko duen modu ludiko batetan lantzeko. Planteatu genien lehendabiziko gauza jolas bat izan zen.
Erronka zera zen: klima aldaketari aurre egiteko orduan gure eguneroko ohituratan nolako konponbide edo alternatibak bilatu daitezkeen. Iragan abenduaren 5ean ume eta [...]

Pertenece ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

Bizitza bera bezalaxe! (lorik ez egiteko ipuina)

(Abenduak 5ean Leioan ospatutako EA21eko Sentsibilizazio Jardunaldien kronika literario bat)
Gure auzokoen komunitatean ados gaude denok: Birziklapen Andrea oso atsegina da, gainera konpostatzeko edukiontzi berri bat oparitu berri digu. Denborak aurrera ahala ikasiko dugu erabilpen on bat egiten. Baliteke haurrak gidari izatea, Birziklapen Andrearen arauak onartzera nahiko erraz moldatzen baitira, nagusientzat eredu bilakatuz.
Auzoan Berrerabili Andrea gurtzen [...]

Pertenece ESKOLAKO AGENDA 21

Klima Aldaketa, bakoitzaren eta denon erronka

Ostegun honetan Eskolako Agenda 21 Sentsibilizazio Jardunaldiak ospatuko ditugu Errekaldeko Nagusien Etxean. Honekin aurtengo jarduera-programari hasiera emango zaio, non Leioako 8 ikastetxetako ikaslek parte hartzen duten.
Klima Aldaketa aurtengo gaia lantzen hasteko, gertakizun honi buruzko fitxa batzuekin jolastuko dugu: zergati eta ondorioak agertaraziko ditugu eta gure erronka bakarka zein taldeka konponbide iraunkorrak topatzea izango da, edo [...]

Pertenece BESTE BATZUK, ESKOLAKO AGENDA 21

Haurrek aztarna utzi dute EA21en Foroan

Iragan maiatzaren 23an Leioako Udaletxeko Osoko Aretoan Eskolako Agenda 21en Eskolarteko Foroa eta Udal Foroa ospatu ziren. Udalerriko ikasleek Aztarna Ekologikoaren gainean egindako Udal Diagnostikoen ostean, Foro hau da ikasleek euren ondorioak eta proposamenak udal ordezkariei helarazteko lekua.
Leioako honako ikastetxeetako ikasleek parte hartzen dute EA21 egitasmoan: Barandiaran, Gaztelueta, Askartza, Betiko, Lamiako, Artaza-Romo, Ostalaritza Eskola eta [...]

Pertenece BESTE BATZUK, ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

Aztarna jolastuz

Iragan astean hasi ziren Eskolako Agenda 21en parte hartzen duten ikastetxe ezberdinetan 2013ko Udal Diagnostikoen aurretiko sesioak (ikus egutegia). Sesio hauetan, “Aztarna Ekologikoa” aurtengo gaian sartzeko dinamika pare bat egiten ari gara:
-Rol joko bat, zeinetan haur edo gazteak udaleko zinegotzi baten azalean jartzen diren aztarna ekologikoaren gaiari buruzko erabakiak hartzeko. [...]

Pertenece BESTE BATZUK, ESKOLAKO AGENDA 21

Apaltasuna, hurbiltasuna, gizatasuna

Iragan ostegunean, abenduak 20, Leioako Musika Eskolan Eskolako Agenda 21 barruko urteroko Sentsibilizazio Jardunaldiak ospatu ziren. Aztarna Ekologikoa murriztea aurtengo gaia dugularik, Leioako EA21eko ikastetxeetako 100 ikasle inguruk parte hartu zuten, eta hizlariak honakoak izan ziren: Arkaitz campos, Maritxu Muñoa eta Jon Lazkano.
Arkaitzek bere hiritar partehartze esperientzia partekatu zuen gurekin, zehazki berak M15 Mugimenduan Bilbon [...]

Pertenece BESTE BATZUK, ESKOLAKO AGENDA 21

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org