Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Herritarren XII. Ibilaldia Oinezkoen Pausura

Irailaren 17an, larunbata, berriro aterako gara kalera gure bizilagunekin batera ibiltzera, LEIOA HERRI ZEBRADUNA delako! Ibilaldi honen bitartez, udalerriko kaleek oinezkoei segurtasunez eta lehentasunez ibiltzeko aukera ematen ote dieten behatuko dugu. Ibilaldia elkarrekin goiza pasatzeko aukera ederra da gainera. Aurten irteerako materialen banaketa 10:00etatik 10:45etara bitartean egingo dugu. 11:00tan Sakoneta kiroldegitik izango [...]

Pertenece Bizibideak, Oinezkoen Pausura Ibilaldia, PARTAIDETZA

Ekainaren 12ko Bizikleta Martxarako izen emateko

“Bizibideak: eskolara bideak”

BICICLETADA BIZI MARTXA
IRTEERA:  AVANZADA BOULEBARD

DATA: Ekainak 12 Igandea

ORDUA:  11:00h.
Ibilbidea: Avanzada – Sabino Arana – Udondo – Lamiako – Soplador Errotonda – Lamiako – Iturriondo – Luis Bilbao Libano.
Bizibideak herritarrak, eskolak, gurasoen elkarteak, udal teknikari eta  arduradun politikoen artean sortutako lantaldea da: Leioa oinezkoen eta txirrindularien ikuspuntutik [...]

Pertenece Bizibideak

Ekainaren 11n Ikas-Ingurunea kalean: Zientzia, Ezagutzen Azoka, Iraunkortasunaren Azoka

Beldurrik gabe. Sartu eta gozatu. Guk lagunduko zaitugu. Eseri, kuskuseatu, behatu, bistazo bat bota, belarriak tentetu, muturra sartu… Elkarrekin gehiago dakigu. Baina batez ere: Hobeto dakigu!!
Egitarau oparoa prestatu dugu ekainak 11 larunbaterako 12:00etatik 14:00etara Avanzada Boulevarreko Stoan: Plan hirukoitza!!
Ikasketa anitzez gozatzeko aukera dugu, giro paregabean, kalearen erdian,lagun artean, Gazte-Radiok zuzenean lagunduta…
ZIENTZIA KALERA
-Eskolatik Komunitatera: Kalean [...]

Pertenece Bizibideak, Ekotaldea, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Jasangarritasuna, Oinarrizko informatika, Zeinu Hizkuntza, Zientzia Kalera

ATERA ZAITEZ GUREKIN KALERA!

Apirilaren 14tik 17ra bitartean Herrigune leioak zu bezalako hiritarrentzako bilgune berri bat antolatu du avanzadako bulebarrean, gune bero bat kale erdian elkar ezagutzeko eta parte hartzeko moduak begiratzeko. Komunitatea eginez egiten delako. Denok garelako. Parte hartzeko proiektua delako.
Herrigune gure kaleak gureganatzeko plan bat da, bertan bizitzeko, bertan ikasteko, bizilagunak ezagutu eta elkarrekin proiektuak burutzeko. Herrigune [...]

Pertenece BCC/LES-Leioaztarren Ezagutzen Sarea, Bizibideak, Ezagutzen Azoka, IRAKALE, Zilborhestea

BIZIBIDEAK: Eskolara Lagunekaz joatea atseginagoa da!

Aurtengo Eskolako Agenda 21 egitasmoa abian da jada Sentsibilizazio Jardunaldiekin batera. Azaroaren 27an ospatu ziren Jardunaldiok Errekaldeko Nagusien Etxean eta bertan Iban eta Isabel zinegotziekin batera Leioako 8 ikastetxetako 140 haur eta gazte bildu ginen zortzi hezitzaileren laguntzaz.
Aurten ez dugu hitzaldi eta azalpen handirik egin Sentsibilizazio Jardunaldietan: Gaiaren eta testuinguruaren aurkezpen txiki baten ostean (eskerrik [...]

Pertenece Bizibideak, ESKOLAKO AGENDA 21, PARTAIDETZA

Eskolara oinez?

“Nik joan nahi dut baina gurasoek ez didate uzten, esaten dute kalea oso ilun dagoela goizeko ordu horietan” diño neskato batek. “Nik ez dut nahi ze hamar  minutu lehenago altxatu beharko nuke ohetik, eta gainera euria ari duenean… zer?” mutiko batek. Umeen Kontseiluaren batzar berezia egin dugu gaur goizean Leioako Avanzada Bulebarreko Stoan, Mugikortasun Iraunkorraren [...]

Pertenece BESTE BATZUK, Bizibideak, PARTAIDETZA, UMEEN KONTSEILUA

Bizibideak eta Mugikortasun Iraunkorraren Astea 2010

Ikasturte hasiera profitatuz eta Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin bat eginez, abian jartzen dugu berriz ere Bizibideak: eskolara oinez! kanpaina haurrak eta euren gurasoak eskolara oinez joaten animatzeko.
Ibiltzea osasuntsua da, gorputz ariketa egiten dugu eta ez dugu kutsatzen, baina horrez gain kalean esperientzia gehiago dauzkagu, ezustekoak konpontzen ditugu, elkarlana egiten dugu, elkarri lagundu eta laguntza eskatzen [...]

Pertenece Beste batzuk, Bizibideak

Bizibideak: ekintza aztertzen.

Ekainaren 7tik 11ra bitarteko astean eskolara oinez joateko esperientzia izan dugu Leioako ikastetxe publikoetan BIZIBIDEAK – IBILBIDE SEGURUAK: 2010 Eskolara Oinez! kanpainaren barruan.
Ibiltzea osasuntsua da; gorputz ariketa egiten dugu, kalean esperientzia gehiago dauzkagu, ezustekoak konpontzen ditugu, elkarlana egiten dugu, elkarri lagundu eta laguntza eskatzen diogu, gure herria ezagutu eta gure auzokoekin aurkitzen gara…
Ikastetxe batzuetan besteetan [...]

Pertenece Bizibideak

Bizibideak: Txomin Aresti.

Senide agurgarriok:

Leioako Udalak “Eskolara oinez-Caminando a la escuela” kanpaina irauten duen bitartean , kaletik jotzeko danbor txiki batzuk banatzea erabaki du.

Aste honetan zirkular baten bidez gure eskolan zarata gutxitzeko ekintza batzuen berri ematen genizuen.

Hau dela eta danbor honen banaketa ez zaigu egokia iruditzen.

Dena den kanpaina honetan parte hartzeko etxetik eskolara ibilbidea oinez egiten animatzen zaituztegu.
Agur
Zuzendaritza.

Pertenece BESTE BATZUK, Bizibideak

Bizibideak: eskolara oinez!

BIZIBIDEAK – IBILBIDE SEGURUAK 2010:
Ekainaren 7tik 11ra etor zaitez oinez eskolara!
Ibiltzea osasuntsua da; gorputz ariketa egiten dugu, kalean esperientzia gehiago dauzkagu, ezustekoak konpontzen ditugu, elkarlana egiten dugu, elkarri lagundu eta laguntza eskatzen diogu, gure herria ezagutu eta gure auzokoekin aurkitzen gara… Leioa geroz eta herri atseginagoa, leku seguruagoa eta bere bideak atseginagoak izan daitezen!
Aita edo [...]

Pertenece BESTE BATZUK, Bizibideak

  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org