Herrigune Herrigune




. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

proiektuak


. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Twitter    Facebook    Tuenti

Youtube    Flickr    Live stream

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

issuu

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .


Lege oharra

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Irakaleak 2017


 
Bueltan gaude Irakaleekin!
 
Aurten anitzak diren irakale mordo bat zabaltzen ditugu komunitateak erabaki dezan zein duen gustuko eta parte har dezan ikasteko eta partekatzeko irrikia duen irakalean. Horretarako, atxikituta dagoen zerrendan ikus dezakezue zeintzuk diren aurtengo gaiak. Gainera, izena eman nahi bauduzue, Irakale bakoitzean Eventbrite-n izena emateko esteka uzten dizuegu. Azkenik, zalantzaren bat baduzue Issuu bitartez zintzilikatu dugu Irakale bakoitzaren kartela datak, ordutegiak eta abar kontsultatu dezazu. Beraz, animatzen zaituztegu aurtengo gaien inguruan partekatzera zure komunitateko beste herritarrekin!
 
IZENA EMATEKO SAKATU NAHI DUZUN ESTEKAN ETA BETE JARRAIBIDEAKPARA
 
Minecraft Irakalea
https://www.eventbrite.es/e/entradas-irakale-minecraft-irakalea-32854499693
 
Summoners war: Sky Arena Irakalea
https://www.eventbrite.es/e/entradas-irakale-summoners-war-irakalea-32856937986
 
Margolaritza Irakalea
https://www.eventbrite.es/e/entradas-irakale-tecnicas-pictoricas-margolaritza-irakalea-32892433153
 
Gastronomia Irakalea
https://www.eventbrite.es/e/entradas-irakale-gastronomia-irakalea-32890800269
 
GPS Irakalea
https://www.eventbrite.es/e/entradas-irakale-gps-irakalea-32891615708
 
Eskulanak Irakalea
https://www.eventbrite.es/e/entradas-irakale-manualidades-eskulanak-irakalea-32893036959
 
Konponketak Irakalea
https://www.eventbrite.es/e/entradas-irakale-reparadores-konponketak-irakalea-32894129226
 
Geocaching Irakalea
https://www.eventbrite.es/e/entradas-irakale-geocaching-irakalea-32892740071
 
Leioako Historia-Ondizko Memoriak Irakalea
https://www.eventbrite.es/e/entradas-irakale-historia-de-leioa-ondizko-memoriak-irakalea-32893391018
 

Filed under Beste batzuk · 3 Comments »





Ekozinemaldia 2017

Kaixo lagunak!
 
Aurten Ekintza Tailerran biltzen den Herriguneko jasangarritasun lantaldeak Ekozinemaldia 2017 jaialdia Laboragunera hurbiltzea Ekologistak Martxan-ren eskutik. Martxoaren 22 eta 23an 18:00etatik aurrera filmea ikusteaz gain gaiei buruz arituko gara solasean, birpentsatzen, proposamenak egiten… Beraz, interesa baduzue eta parte harte nahi baduzue eskertuko genizueke bai telefonoz 635.73.89.31 edo email bitartez info@herrigune.org zuen parte hartzea baieztatzen baduzue, kopurua 50 lagunentzat mugatua dago eta. Animatzen zaituztegu parte hartzera!
 
Beste Ekozinmeladi bat, Berta Caceresen heriotzaren lehen urteurrenean. Edo haren mugimenduko kideek esaten duten bezala, “bere ereintzaren urteurrenean” (“Guardiana de los ríos-en” aurrerapena). Baina Berta ez da izan bakarra. Bi aste geroago, COPINHeko haren kide Nelosn Garcia hil zuten, eta, uztailean, Lesbia Yaneth Urquia. Hori baino lehen, hiru kide hil zituzten manifestazioetan. Baina iaz, 2016ko ekainaren 21ean, Nilce de Souza Magalhães Nicinha urtegien aurkako militantearen gorpua aurkitu zuten. Urtarriletik zegoen desagertuta. Madeira ibaiko hidroelektrikoen aurka egin zuen (Santanderrek finantzatuak), horiek kaltetua baitzen, Jirau urtegikoaren aurka, zehazki. (“Jirau e Santo Antonio: relatos de una guerra amazônica-ren” aurrerapena) (…)
 
Leioa (Laboragune, 18:00)
Martxoak 22, asteazkena:
- “Guardiana de los ríos”
Martxoak 23, osteguna:
- “Ni Urumea”
- “Mni Wiconi: The Stand at Standing Rock”
 

Filed under Beste batzuk · No Comments »





Umeen kontseilua


 
2016/2017 ikasturte berri honetan Umeen Kontseiluak bere lan erritmo, ideia eta proposamen berriekin darrai. Gogoratzen dugun moduan, UK-k hasiera izan zuen pasaden urriaren 10ean non umeak ez ezik gurasoak eta Mari Carmen Urbieta Alkatesak ere parte hartu zuten. Hasiera hau baliogarria izan zen umeei proiektuarekiko konpromisoa eskertzeko eta Leioa ezagutzeko eta antzemateko ez ezik, umeen parte hartze gunea ezagutzeko ere.
 
Era berean, martxoan egingo den bileran Alkatesak, umeen proposamenak entzungo ditu eta berak ere aukera izango du umeek ardatz nagusi izan dezaketen hainbat gai proposatzeko ere.
 
UK-ko umeek egindako lana ikus dezazuen, hemen usten dizuegu lehenengo hiruhilabetearen akta orokorra.
 

Filed under Beste batzuk, LANTALDEAK, UMEEN KONTSEILUA · No Comments »





Ezagutzen Azoken data berriak

Bueltan gara ezagutzen azokekin eta baditugu 2017ko datak. Apirilak 1, maiatzak 13 eta ekaina 10ean egingo dira.
 
Baina, zer dira ezagutzen azokak? Pertsonak amankomunean jartzen ditugun toki bat da. Bertan bere komunitatearekin ezagutzan partekatzeko eta hamaika gauza ezagutzeko.
 
Azoka hay Leioako LESean parte hartu duten pertsonekin osatu da, bai hainbat ezagutza eskatuz baita euren ezagutzak eskainiz ere. Azoketako ezagutza saio guztiak irekiak dira edozein pertsona parte har dezan.
 
Eta, nola parte hartu dezaket? Aurtengo azoketan modu hauetan parte hartu dezakezu:
1. Email bat bidaliz ezagutzak partekatzeko eta zure burua aktibatzeko interesa erakutsiz. (info@herrigune.org)
2. Telefonoz deituz.  94.402.97.80/635.738.931
3. Ekintza Tailerratik pasatuz. Ekintza Tailerra topagune bat da, komunitateari irekita, eta bertan ostegunetan 17etatik 20ak arte biltzen gara. Abisatzen bagaituzu hobeto hartuko zaitugu, baina ez da beharrezkoa. Helbidea hurrengoa da: Iturriondo kalea 10, 2. solairua (metrotik gertu).
 
Animatu eta parte hartu komunitatean eta komunitatearekin!
 

Filed under Beste batzuk · No Comments »





Bizibideak proiektuko inkesta

Hemen duzue Bizibideak: Eskolara Lagunekaz proiektuaren inkesta bete dezazuen. Bertan zuek etxetik eskolara bidea noreki, nola, nondik eta abar egiten duzuen galdetzen zaizue. Eskerrik asko parte hartzeagatik!

https://www.encuestafacil.com/RespWeb/Cuestionarios.aspx?EID=2215582&FRO=Qn&IUR=m3LdkQmvwoE5CpaDiK5aWA%253D%253D&MSJ=NO#Inicio

Filed under Beste batzuk · No Comments »





Eskola Agenda 21eko jardunaldiak

“Aurten, bai Herrigunen baita Eskola Agenda21ean haurtzaroaren  autonomia ez ezik, mugikortasun jasangarria ere landuko dugu, eskolara lagunekaz hain zuzen ere.” Hitz hauekin hasiera eman genien urtarrilaren 12an Kultur Leioako auditoriumean izan genuen Eskola Agenda21eko jardunaldiak. “Ideia batera lan egitea da komunitatearen indarrak batuz” jarraitzen zuten.

Denbora joan ahala, beste esperientzia batzuk entzuteko ere aukera paregabea izan zuten eskola ezberdinetako ikasleek (Lamiako ikastetxea, IES Jose Miguel Barandiaran, IES Artaza-Romo, Betiko Ikastola, Gaztelueta, Ntra Sra de las Mercedes, Askartza-Claret eta Ostalaritza). Alegia, zinegotziak eta alkateordea ez ezik, besteak beste, hirigintza zinegotzia eta alkateordea den Iban Rodriguez edota partaidetza zinegotzia den Alfonso Lópezek euren ikuspuntua eman zuten. Era berean, Juan Delmas  Zamakola eskola, Abusu sarearekin landutako bide lagunen esperientzia azaldu egin zuten euren zuzendari Izaskun Ereskano eta Unax Sánchez, Maialen Alba Rodriguez, Ainara Ruiz eta Asier Iturrate ikasleen eskutik.

Bestalde, Txomin Aresti ikastetxetik etorritako Amaia Otaola, Naroa Ibarguren, Aiara Ibarguren eta Leire Garcíak bai helduen ikuspuntutik baita umeen ikuspuntutik ere kontatu zizkiguten eskolara oinez joatearen abantailak. Azkenik, haurtzaroaren autonomia ez bakarrik mugikortasunaren aldetik baita parte hartzearen aldetik ere jorratzeko, ekotaldearen hainbat kidek oholtzara igo ziren eurentzat komunitatearekin eta komunitatearentzat sortutako esperientzia ezberdinetan parte hartzeak zer suposatu zuen azaltzeko. Puntu hau izan zen non  ikuslegoak interes gehiago erakutsi zuen eta ekotaldeari galderak bota zizkieten. Nolabaiteko elkarrateratzea zeinak itxaropentsu bihurtzen gaitu bai taldearen etorkizunarekin baita komunitearekin ere.

Bukatzeko, esan genezake bai ume baita gazteen aurkezpen bizi eta dibertigarrien bitartez egunerokotasunetik atera ginela jardunaldietan. Era berean, komunitatean elkarrekin ikasten eta sortzen jarraitzen dugu, batez ere, gaztetxoenak zeinek ohitura falta lan, esfortzu eta praktikarekin ordezkatu zuten eta, gainera, jendearekin partekatu nahi izan zuten!

Eskerrik asko parte hartu zenuten ume, gazte, zein helduei eta animatzen zaituztegu aurrerantzean ere indarrak batera biltzera.

Filed under Beste batzuk · No Comments »





“Zer jan, hura izan” kanpaina

2015-2016 ikasturtean 8 ikastetxeetatik etorritako 48 ume elikadura osasuntsu eta iraunkorraren inguruan hausnartzen egon ziren Eskola Agenda 21eko Udal Diagnostikoen barruan. Ikerketa, jolas, ikaskuntza eta eztabaida egunak joan ahala hainbat ideia eta proposamen ikusgai jarri ziren udal foroan. Hau dela eta, parte hartu zuten umeek Udala eta gurasoei zuzendutako gutun bat idatzi dute non, besteren artean, elikadura osasuntsu eta iraunkorraren aldeko nolabaiteko ekintza. Eskutitza azaroan argitaratu zuten udal aldizkarian irakurri nahi izatekotan. Honen ondorioz, Leioako Udalak “Zer jan, hura izan” kanpaina abian jarri du, alegia, gutxi barru Leioako kaleeten ikusi ahal izango duzuen elikadura osasuntsu eta iraunkorraren aldeko kanpaina.

Filed under Beste batzuk · No Comments »





Irakale: Gabon jaia

Pasaden ostegunean bildu ginen azkenengoz 2016 honetan Ekintza tailerran. Asteroko lana egiteaz aparte (bakoitzak bere eremuan) aukera izan genuen 2016a agurtzeko eta 2017ari ongi etorria emateko denon artean partekatutako askari handi batean.

Zuekin ere partekatu nahiko genuke, beraz, Maniki Challenge bat antolatu genuen eta hauxe izan da emaitza (sakatu esteka). Disfruta ezazue!

Maniki Challenge Herrigune Leioa

Filed under EKINTZA TAILERRA, IRAKALE · No Comments »





Eskulanak irakalea: bizi zure mahaia

Pasaden abenduaren batean astero Herrigune Leioan batzen den eskulaneko taldeak Rakel eta Mariaren bisita jaso zuen. Rakel eta Maria leioaztarrak dira eta gurekin batu ziren gabonetan mahaiak apaintzeko dituen ezagutzak partekatzeko. Aurrera eraman zuten tailerra baliogarria izan zen gabonetako mahaia apaintzeko momentuan hainbat jarraibide ezagutzeko low cost, berrerabilpen eta birziklatze aldagaiak kontutan hartuz. Era berean, saioan alde teorikoa ez ezik partaideek ariketa praktikoak ere aurrera eraman zituzten. Balorazioa egin dugu jakitearren zer iruditu zaien, zerbait ikasi duten, euren etxeeten zerbait martxan jarri badute…

Maritxuk, hunkituta, agerian jartzen du berarentzat baliozkoa izan direla hainbat ideia gero bere erara prestatzeko. “Lau mahai-zentro prestatu ditut jada, euren artean bat etxerako eta beste bat txokoan jartzeko. Erretilu angeluzuzen bat hartu dut, gero zuriz margoztu ditudan zuhaitzaren adar batzuk, Burgoseko herri txiki batean topatu nituen kalabaza txiki batzuk, kolorezko kandela batzuk… Ostegunean emandako ideiekin nik nire mahai-zentroak eraiki ditut. Gero baita mahai-zapiena kontatu zigutenez nik etxean alferrik galduta nuen tul bat hartu dut, pixkatxo bat tolestu eta horrela baliogarria egiten zait”.

Ekitaldi honen ikaskuntzaz hitz egiten dugunean denak bat datoz ez dugula bakarrik gauza politak egiten baizik eta gauza politak etxean inork izan dezakeen osagai arruntekin baieztatzen dugunean. “Azken finean aho-zapia denok erabiltzen dugu eta, tira, egunen batean aho-zapia gabon zuhaitzaren formarekin jartzea bestelako xarma ematen dio. Ez da egunero egiteko gauza bat baina noizean behin…”

Taldeko gazteenari, Martari, galdetu diogu zer nabarmendu dezakeen eta hurrengoa kontatu digu: “Ni nahiko ausarta naiz eta berdin dit gabon mahaia apaintzea, puntu egitea, amigurumi… Gustuko izan dut saioa ikasi nuelako mahai bat apaintzen eta ez dut inoiz hori buruan izan. Baina oso ondo dago beste batzuk guregana jotzea dakitena partekatzeko, guri oso ondo etorri zaigu eskulaneko taldekoak garelako baina beste batzuetan eskulanekin zerikusi handirik ez duen talderen bat etorri da eta ere gustuko izan dugu”.

Filed under Beste batzuk · No Comments »





Ingelesa Irakalea: “Dakidan ingelesa besteekin partekatzera nator”

Melba ingeleseko Ekintza Tailerran parte hartzen duen leioaztarra da. Shakespeareren hizkuntzaren irakaslea izan da urte askotan eta langabeziaren ondorioz bere denbora etekineko zerbaitetan bete behar izan du. Bere ikasleekin urtetan partekatu dituen ezagutzak beste leioaztarra batzuekin partekatzearen ideia bikaina iruditu zitzaion. “Baliagarria sentitzen dut nire burua eta, era berean, ingelesa ez ahazteko balio zait”.

Aurrez aurre eserita Ana Rosa dugu, leioaztarra baita, ia-ia zerotik ingelesa ikastera dator. Onartzen du ikastetxean ikasitako hiru hitz eskasekin hasi zela. “Aurrera egin dut asko baina batzuetan nekez egiten dut. Berriz ikastearena… Baina aurrera noa!”. Ana Rosak ilusioz bizi du bere aurrerapena bere alaba Dubaira bisitatzera joango den momentu honetan. “Orain aireportuari aurre egiteak ez nau hainbeste beldurtzen”.

Komunitatea, elkarlanean aritu eta horrelako gaiak agerian jartzen ditugunean biek ondorio berdinetara iristen dira: elkarrekin ikasteko modu solidario bat da: “Gutariko inor ezin bada gerturatu edo beranduago badator edo klasea aurreratu behar bada… ez dago inongo arazorik. Bata besteari moldatzen da gure aukeren arabera, konpromisorik gabe. Honek baimentzen du ikasteko beste modu bat. Hau ez da akademia bat, ezta eskola ere. Gutariko inork dakien zerbait ikasi nahi duen beste batekin partekatzea da”.

Bestalde, badago beste ingeles talde bat maila aurreratuago batekin zeinek astearteetan biltzen da ingeleseko jakintzak partekatzeko. Talde honetako kide dira Karmele, Jose, Asier, Aintza eta Maite, besteak beste. Galdetzen diegu zelan ezagutu zuten Herrigune Leioa eta zergatik erabaki zuten proiektu honetan parte hartzea.

Karmele: Kalean gelditu ninduten galdetuz ea proiektua ezagutzen nuen eta ezetz esan nienean azaldu zidaten zertan datzan. Hasieran es nuen interesik baina etxera heltzerakoan pentsatzen hasi nintzen eta ez nintzen eroso sentitzen, nik komunitatek etekina ateratzen nuen eta ez nuen ezer komunitatearekin partekatzen. Ingeleseko irakaslea naizenez erabaki dut badudala ezagutza hori besteekin partekatzeko.

Jose: Nik bat egin nuen taldearekin hizkuntza eskola frogatu nuelako eta ez zen bila nenbilena. Komentatu zidaten talde hau bazegoela eta animatu nintzen. Nik nahi nuen bestelako gertutasun bat, hitz egin dezakeguna, gure artean akatsak zuzendu eta abar. Ez eskola edo akademia bat bezalako zorroztasuna. Gainera, Karmele hemen egonda lasaitu egiten gara eta hobetzera behartzen gaitu.

Maite: Nik ahoz ahokoarekin jabetu nintzen. Niri esan zidaten hemen ingeleseko taldea zegoela eta frantseseko taldean nagoenez aprobetxatzen dut eta ingelesekora ere nator. Ni golfean nabil eta askok ingeleses egiten dute, beraz, baimentzen dit bikain komunikatzea.

Galdera egiten gauden bitartean Asier sartzen da, taldeko txikiena, beraz, interesa dugu bera entzuteko eta prozesu honetan zer atera nahi duen: “Hemen hasi naiz ama eskulaneko taldera datorrelako eta esan zidalako hemen ingelesa partekatzeko eta ikasteko aukera ematen didatela. Ondo datorkit ingeleses hitz egitea etorkizunean tituluren bat ateratzeko. Gainera,  ordenagailu eta sakeleko telfono bidezko jolasak gustoko ditut eta horrela hobetu ulertuko ditut hainbat jolas”.

Filed under EKINTZA TAILERRA, IRAKALE, Ingelesa · No Comments »





  RSS AccionesRSS Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Azkeneko Ekintzen zerrenda

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Artxiboak

Herrigune


Creative Commons License

Herrigune Leioa is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial-Compartir bajo la misma licencia 3.0 España License.
Based on a work at www.herrigune.org